Vasconiatik Iruñera, Pirineotako Erresuma 711-824

Usurbilen Jardunaldia eta Aste Kulturala

778 eta 824 urteen artean Orreagako bidean hainbat bataila eta guda izan ziren baskoien eta frankoen artean. Frankoek Europan imperio bat sortuz, lurralde eta herri guztiak menperatu nahi zituzten. Baskoiak, berriz, beren mendietan jabeak sentitzen ziren, eta ez zuten onartzen inoren menderakuntza. Pirinioetan bizi eta agintzen zuten. Guda haietatik, guda haietan garaituz, baskoiek euren eremuaren kontrola zihurtatu zuten, eta erresuma propioa gauzatu, Iruñeko erresuma, gero Nafarrokoa izango zena.

1.200 urte beranduago, konsziente izan behar gara gure herria, euskaldunak, erresuma eta estatu horretan bizi izan garela; gure hizkuntza hor mantendu eta garatu dela; gure legeak, foruak, ohiturak, instituzioak hor izan direla; gure arbasoak, gaur arte, mendeetan, gure familiak, populazioa, abizenak, esparru horretan existitu direla. Gure kultura, gure identitatea, gure herria azken finean, 1.200 urtetan bertan iraun zuela, kontraesan, gatazka, galeren artean.

Ze balore ematen diogu gure existentziari? Nola ulertzen dugu gure izaeraren kokapen hori? Nola interpretatu gure herria, kultura, nazioa… hastapenak eta kokapena ezagutu gabe, jatorriaren errekonozimentua mezpretxatuz? Ze esanahi du guzti honek, 1.200 urte betetzen direnean, gaurko herriarentzat?

Orreagako memoriak eta Iruñeko erresuma sortu zuen guduak (824. urtea) Pirinioetako Mendiaren ondare historiko eta oroimenezkoa adierazten dute, eta urtero ospatzen da Ibañetako abadiaren eta gainaren inguruan. Eneko Aritza, Orreaga bataila, erresumaren sorrera, erreferentziak, munduaren aurrean herri baten presentziaren oinarriak, historia… Usurbilen antolatu dugu aste kulturala, gai hauek (eta besteak) jorratzeko. Gaurko ikuspuntutik, iragana. Iraganetik, gaurkoa eta etorkizuna pentsatzeko.

EGITARAUA

Erakusketa: Pirineotako Erresumaren jatorria. 711-824

Urriak 30-Azaroak 6

18:00-20:00

Orreagako memoriak eta Iruñeko erresuma sortu zuen guduak (824. urtea) Pirinioetako Mendiaren ondare historiko eta oroimenezkoa adierazten dute. Erakusketa 19 panelek osatzen dute eta modu pedagogikoan eta hainbat hizkuntzatan aurkeztuko da, testu eta ilustrazio laburrak, testuingurua, gertakariak, pertsonaiak eta Errozabalen azken batailaren ondorio nagusiak konbinatuz.

Hitzaldiak (Sutegi):

Urriak 31, asteartea, 19:00etan

Pako Aristi Urtuzaga:  “Irunberri 1990: gure herriaren metafora bat” (liburuaren aurkezpena)

Irunberrin 1990 ikerketa kriminal bat da, baina ez hori bakarrik: Euskal Herriaren historia garaikidearen pasarte bat da, gaur eguneko klabe asko gordetzen dituena. Izan ere, Estatuak suizidio kolektibo gisa katalogatu zuena Estatu krimena izan zela demostratu dugu.

Azaroak 2, osteguna, 19:00etan

Oskar Arantzabal: “Krutwig. Bere mendeurrenean berrirakurtzen” (liburuaren aurkezpena)

Federico Krutwig Euskal Herriak XX. mendean izan duen pertsonaia nabarmenetariko bat izan da. Euskaltzaina, idazlea, politikaria, poliglota eta poliedrikoa. Errenazimenduko gizona.

Nabarralde Fundazioak Federico Krutwig Sagredoren bizitza, pentsaera eta lanak jasotzen dituen liburua argitaratu zuen. Krutwigen Lagunak elkarte edo kolektiboko 13 lagunek idatzi dute bertan, tartean Oskar Arantzabal eibartarrak.

Jardunaldia

Azaroa 4, larunbata, 10:00etan (Sutegi)

Jose Luis Orella Unzue: Banu Qasi Vascones islamizados

Iruñeko erresumaren jatorrian, familia handi baten presentzia eta eragina agertzen da: Banu Qasitarrak, baskoi islamizatuak, Eneko Aritzaren zuzeneko ahaideak eta Casioren seme-alabak, erromatar arbasoen leinu baten ondorengoak. Euren botereari eta Kordobako kalifekin zuten loturari esker, laguntza garrantzitsua eman zioten nafar erresumari, hasieran eta etsai frankoen aurkako borrokan.

Beñi Agirre Oiartzabal: Errozabal/Orreaga 824 ko gudua

Iñaki Lopez de Luzuriaga: Baskoiak eta Akitaniako gerra: 824rako bidean

Orreagakoa ez zen bataila bakarra izan. Errozabalen hamaika aldiz jokatu ziren gudaldiak, azken hiruak erabakigarriak; mugarria, 824an, Eneko Aritza buruzagia zorutik altxa zutenean.

Mahai ingurua: 824tik 1.200 urte

Iñaki Idigoras, Iñigo Larramendi eta Angel Rekalde.       Moderatzailea: Mentxu Zorita

Orreagako bataila irabazi ondoren, Iruñeko erresuma gauzatzen da. Nafarroa eta euskaldunen independentziaren jatorria. Ze balore dauka gaur egun horrek? Ze esanahi ematen diogu? Zer dakigu? Noraino ulertzen dugu gure izatearen oinarrian dagoela, mila urtez herri librea izatea eta esparru propioa edukitzea: hizkuntza, kultura, identitatea, lurraldea… garatzeko

Azaroa 6, astelehena, 19:00etan (Udal liburutegian)

Galeuzca, La Periferia contra el Páramo” (liburuaren aurkezpena)

Xosé Estevez

Liburuaren aurkezpena, Xosé Estévez egilearen eskutik. Galizia, Euskal Herria eta Katalunia, 3 nazioen arteko akordio politikoak XX mendean zehar jasotzen ditu aipatu liburuak.

Antolatzailea: Nafartarrak Taldea.

Laguntzaileak: Usurbilgo Udala eta Nabarralde Fundazioa.