Usurbil: Independentziarako bideak

Jardunaldia: «Independentziarako Bideak»

Carod Rovira, Pako Aristi, Eneko Bidegain eta Ane Larrinaga

Urriaren 1ean «Independentziarako Bideak» jardunaldia ospatuko dugu Usurbilgo Sutegiko Auditoriumean, goizeko  10:00etatik eguerdira arte. Gurekin, Carod Rovira, Pako Aristi, Eneko Bidegain eta Ane Larrinaga izango ditugu hizlari. Carod Rovirak Kataluniako prozesuaz hitz egingo digu, eta Pako Aristik, Eneko Bidegainek eta Ane Larrinagak Euskal Herriak dituen independentziarekiko aukera eta bideen inguruan eztabaidatuko dute. Jardunaldi interesgarria eta aberasgarria izango dela aurreikusten dugu, eta bertaratzera animatzen zaitugu.

 

Jardunaldian parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da:

IZEN-EMATEA HEMEN

 

Interesgarria suertatuko zaizuelakoan,

Mila esker eta laster arte