“DEIADARRA” LIBURU BERRIAREN AURKEZPEN BIRA

“DEIADARRA” LIBURU BERRIAREN AURKEZPEN BIRA

Joan den maiatzaren 6an Gasteizen aurkezpen arrakastatsua burutu eta gero, datozen asteetan Aritz Ibarra marrazkilariaren “DEIADARRA. PIRINIOETAKO ERRESISTENTZIA” liburu ilustratuaren aurkezpen birari ekingo diogu.

Kontakizun hau garaiezinak omen ziren inperioen erorketari biziraun dion Herriarena da, beti desagertzeko zorian zirudien arren. Erromatar konkistatik 1620. urtera arte, euskaldunon biziraupenerako borondate historikoa laburbiltzen duen ilustrazio-liburua, 46 orrialde osoko ilustrazio ikusgarriz lagundurik.

Liburua jadanik salgai dago gure on-line Dendan, 30 €ko prezioan, eta datozen egunetan liburudenda nagusietan ere salgai egongo da.

Hau da lotutako aurkezpenen zerrenda. Aldaketarik egonez gero, hemen bertan eguneratuko dugu:

  • MAIATZAK 13 (asteazkena) ALGORTA – 19:00etan Azebarrin.
  • MAIATZAK 14 (osteguna) IRUÑEA – 18:30ean Txalapartan.
  • MAIATZAK 21 (osteguna) OIARTZUN – 19:00etan Udaletxean, Pleno aretoan.
  • MAIATZAK 28 (osteguna) DONIBANE LOHIZUNE – 19:00etan Mediatekan.
  • MAIATZAK 29 (ostirala) GERNIKA – 19:30ean Astran.
  • EKAINAK 3 (asteazkena) BERGARA – 18:30ean Olaso dorrean.
  • EKAINAK 4 (osteguna) BILBO – 19:00etan Zirika dendan.
  • EKAINAK 10 (asteazkena) AZPEITIA – 19:00etan Basazabal jauregian
  • EKAINAK 11 (osteguna) PORTUGALETE – 19:00etan Merkatuan.
  • IRAILAK 19 (larunbata) DONAPALEU – Amikuzeko mediatekan.