Athletik eta Euskal harrobia

Badakigu denok Athletik mundu osoan miretsia dela, euskal harrobitik soilki elikatzen den futbol taldea delakotz. Hasieran,  Lezamako harrobia aski zitzaion baina denbora eman  ahala, eta handik atzemaniko emaitzak murritzagotzen ziren heinean, Euskal Herriko beste harrobietara (Erreala, Osasuna, Alabes…) joan behar izan zuen jokalari bila.

Duela gutxi Athletikeko zuzendari tekniko Jabo Iruretak prentsaurreko batean Logroñoko 17 urteko jokalari baten fitxaketa iragarri eta…hara! Athletik bere berezko eta ohiko filosofia ia-ia urratzen eta legemuga berraldatzen ari zenaren susmoa jakinarazi zigularik! Berarentzat dudarik ez, sortzez eta hazkuntzaz jokalari berriaren lurraldea Euskal Herritik at kokaturik zegoela adierazi nahi baitzigun; bidenabar, arazo hauek areagotuko direla Oionesa kidetuta eta Mirandes kidetzeko zorian daudelakotz. Beraz, panorama beltza, kinka larria eta etsigarria, non Athletik bere jatorrizko filosofia galtzeko arrisku handian dagoela ondoriozta baitezakegu. Bapo!

Abiapuntu makurretik, ibilbide galzoritsu eta atarramendu maskal.

Lehen aipaturiko lurralde horiek Nabarraren barnean egon ziren, gero Gaztelak bortxaz atzemanak eta ebatsiak, eta azken finean, denboraren poderioz, behin errotik napartasunaren sendimendua birrindu eta gero, zeharo espainoleztatuak. Aspaldiko gauzak direla eta lekuz kanpokoa dela esaten dutenei errespetu osoz erantzungo nieke perspektibaz azter dezatela lurraldetasunari buruzko orain arteko lorpenak edo aurrerapausoak (honatx Trebiño eta Truzios eredu, gehi abertzaleen arteko liskarrak eta zatiketak ).

Gure ideologia ahulduz eta kikilduz doan heinean,  indartuz eta harroagotuz arerioarena. Izan garenetik hasi, ukan genuena, bortxaz ebatsirikoa, eskatu ez, exijitu behar da duintasunez, ozenki eta irmoki errespeta gaitzaten.

Datxikagun tinko gure napartasunari eta orobat gure euskaltasunari, ez gaiten uzkur, ez herabe. Aldarrika dezagun bildurrik gabe gure lurraldea, bere osotasunean.

Abiapuntu zuzena—Nafarroa

Ibilbide ziurra—napar guztien batasuna

Atarramendu sendoa—Nafarroa , euskal estatua.

Publicado por Nabarralde-k argitaratua