Gasteizko setioa hasi zuten gaztelarrek

Duela 824 urte

1199ko ekainaren 5an,

Gasteizko setioa hasi zuten gaztelarrek. Bederatzi hilabetez eutsi zioten gasteiztarrek, urtarrilaren 25a arte. Antso VII.a erregearen garaian, Nafarroako Erresumaren mendebaldeko lurraldea konkistatzeko kanpainan zegoen armada gaztelarra. Erasoak iraun bitartean, hiribilduaren tenientea (erregeordea) edo gazteluzaina Martin Txipia izan zen. Euskaldunek tinko eutsi zioten eta sarraski handia izan zen. Elikagaien eta uraren sarrera galarazten zutela ikusita, errenditu egin behar izan zuten azkenean nafarrek. 1200eko urtarrilean, Gaztelako armadak Araba eta Gipuzkoa osorik zituen kontrolpean.

Argia