Argazkia: David Migueliz
Hernani Errotzenek antolatuta, goizeko 09:10etan abiatuko dira Hernanitik. Izena eman behar da aurrez, eta 10 euro dira.
Bisita gidatua antolatu du Hernani Errotzen elkarteak, igande honetarako: Elora joango dira (Monreal gaztelaniaz), eta bertako gaztelua bisitatuko dute, Iñaki Sagredok gidatuta.
Bertara joateko, autobusa jarriko du Hernani Errotzenek: goizeko 09:00etan abiatuko da Donostiako Larramendi gasolindegitik, eta 09:10etan hartuko ditu herritarrak, Biteri ondoan. 11:00etan hasiko dute bisita gidatua Elon, eta 12:30etan abiatuko dira bueltan, 14:00etarako Biterin egoteko. Joateko, aldez aurretik eman behar da izena, herriaerrotzen@gmail.com helbidean, edo nabarralde.eus web orrian (Mahai-inguruak, emanaldiak eta bisita gidatuak, herrigabetuak egitarau kulturalean izeneko albistearen barruan dago lotura zuzena). 10 euro dira.
Zaharberritzen ari dira Eloko gaztelua, Gaztelako Albako dukeak hura eraistea agindu baitzuen 1521ean. Sagredo bera ari da berreskuratze obrak gidatzen, eta Nabarralde Fundazioaren Herrigabetuak kongresuaren baitan egingo da bisita.
ttps://kronika.eus/hernani/1602434056697-eloko-gaztelura-bisita-gidatua-igandean