Euskal Herriko historia ikastaroaren edizio berezia, martxan!

EUSKAL HISTORIAREN ETA OROIMEN HISTORIKOAREN INGURUKO GOGOETA ANALITIKOA SUSTATZEA DU HELBURU IKASTAROAK.

Konfinamendu egoerari aurre egiteko eta ikaskuntza materiala eskuragarri jartzeko beharrak bultzatuta, Nabarralde Fundazioak Euskal Herriko Historia online ikastaroaren edizio berezi bat martxan jarri du, ekainaren bukaera arte burutu ahal izango dena. Euskal historiako gertaera eta data gogoangarriak, oroimen lekuak, lurraldetasuna, identitatea, ondarea… Ikastaroan landuko diren alorretako batzuk besterik ez dira. Ikastaroaren ohiko matrikula %30ean beheratu du fundazioak, eta izen-ematea dagoeneko zabalik dago haren webgunean.

Moduluetako bakoitza itzal handiko historialariek zuzendutakoa da, besteak beste, Joseba Asiron, Idoia Arrieta, Mikel Sorauren edota Jean Louis Davant; eta Nafarroako historiaren mugarriak izan diren gertakarietan sakontzen dute: historiaurretik hasi eta 36ko gerraraino, Orregako batailatik, 1200 eta 1512ko konkistetatik edota karlistadetatik igarota. 

“Ikastaro honek Euskal Herriko historiaren irakurketa orokor eta sintetiko bat eskaintzen du, ikuspegi propio batetik landua”, azaldu du Angel Rekaldek, Nabarralde Fundazioko zuzendariak. “Historia da gizarte batek bere buruaz egiten duen kontakizunaren osagarri garrantzitsuenetako bat. Narrazio argumentatu bat eskaintzen du eta zentzua ematen die gizartearen jatorri, garapen eta baldintzei”. Hala, gaur egungo errealitatean eragina duten gertaera historikoak eta mugarri garrantzitsuenak aztertuko dira bertan. 

“Dudarik gabe, ikastaro honetan Nabarraldek oinarri nagusitzat dituen kontzeptuak lantzen dira, eta zoriontzekoa da urtez urte eta edizioz edizio jasotzen duen erantzun eta harrera ona”, azpimarratu du Rekaldek. 

Ikastaroa gaian interesa duten edo beraien jarduna garatzeko prestakuntza behar duten irakasle eta hezkuntza munduko profesionalei zuzentzen da, baita publiko zabalago bati ere. “Azken finean, gure herriaren testuinguru politiko, sozial eta kulturala ulertu nahi duen edonori zuzentzen zaio”. 

BAKOITZA BERE ERRITMOAN Ikastaroa, matrikula osatu eta berehala hasiko da. Hala, ikasle bezala alta ematen denetik ekaina bitartean, ikasle bakoitzak bere erritmo propioa markatzeko gaitasuna izango du, betiere irakasleek lagunduta. Ikastaroa e-learning ikaskuntzan oinarritzen da, ikaslea ikaskuntza prozesuan laguntzeko baliabide ugariak eskaintzen dituelarik. Ikasgaiak sarrera bideo batez, ikasgaiaren zuzendariak landutako edukiez eta eduki gehigarriz osatzen da.

IZEN-EMATEA, itxita

HELBURUAK:

  • Ikastola,  ikastetxe eta  hezkuntza munduko  historia ikasgaiaren  irakasleak prestatzea.
  • Historia eta oroimen historikoari buruzko gogoeta analitikoa sustatzea.
  • Gure historiaren ikuspegi zehatz eta dokumentatua eskaintzea.
  • Eguneroko jarduna utzi gabe gai hauetan prestatzea ahalbidetzen duen metodologia eskaintzea, urrutiko hezkuntzako programen bitartez.
  • Oroimen lekuen eta gure historian erreferentzialak izan diren data eta gertaeren balioa berreskuratzea.

IRAUPENA: Matrikula egiten den momentutik ekainaren 30a bitartean.

EGITARAUA:

  1. HISTORIA ETA OROIMEN HISTORIKOA. Oroimen lekuak. Ikasgaiaren zuzendaria: Angel Rekalde (Komunikazio zientziatan doktorea)
  2. HISTORIAURREA ETA ERROMANIZAZIOA. Ikasgaiaren zuzendaria: Mikel Sorauren (Historialaria, Nabarralde)
  3. ORREAGAKO HIRU BATAILAK. Baskoniako dukerria, Iruñeko erresuma eta Iruñearen hedapena. Ikasgaiaren zuzendaria: Beñi Agirre (Nabarraldeko kidea).
  4. 1200. ZATIKETA HISTORIKOA. LURRALDE HISTORIKOEN JATORRIA. Ikasgaiaren zuzendaria: Idoia Arrieta (Historialaria, Historian doktorea).
  5. 1512. NAFARROAREN KONKISTA. Ikasgaiaren zuzendaria: Joseba Asiron (Historialaria, Historian doktorea).
  6. EUSKAL ESTATUA. Foru Orokorra, foruak. Zuzenbide Pirenaikoa; Nafar Estatuaren teoría; Behe Nafarroako erresuma. Ikasgaiaren zuzendaria: Luis Mª Mtz Garate (Idazlea, Nabarralde)
  7. IPARRALDEKO HISTORIA. Ikasgaiaren zuzendaria: Jean Louis Davant (Idazlea eta historialaria)
  8. FRANTSES IRAULTZA ETA KARLISTADAK. Antzinako erregimenaren amaiera. Industrializazioa. Ikasgaiaren zuzendaria: Mikel Sorauren (Historialaria, Nabarralde)
  9. 1936KO GERRA. Ikasgaiaren zuzendaria: Iñaki Egaña (Idazlea, Euskal Memoria).

TITULUA: Amaitzean, ikasleari ikastaroaren ziurtagiria emango zaio.

PREZIOA: Izen-emate orokorra: 100,00 euro (Nabarraldeko sustatzaileek %20ko deskontua)