‘Herriexistentzia’ eguna, otsailaren 22-23an Atharratzen

Otsailaren 22an eta 23an Atharratzen ospatuko den HERRIEXISTENTZIA ekimena aurkeztu nahi dizuegu. Euskal Herriko eskualde ezberdinetako kideek osatzen dugu, Nabarralek, Gure Berriak eta Martin Ttipia taldeek bultzatuta, gure herriaren egoera mingarriari irtenbidea bilatzeko nahiak antolatzera bultzatuak.

Ohikoak dira denboran luzatzen den edozein zapalkuntzan, jazarria den subjektuak pairatzen dituen noraeza eta gutxitasun konplexua, zeinak askotan autogorrotoan ere bihur daitezkeen. Sintoma horiek gurean, euskaldunon artean, gure egunerokotasuneko ekintzetan gero eta nabarmenagoak dira. Espainia eta Frantziako estatuek, gure gaitzez jabeturik, beraien izaera inperialistarengandik aldentzetik urrun, isil isilean desagertzera garamatzan egitura zapaltzailea garatzen doaz. Hilgarria dugun egoera honi buelta emanen dion gure belaunaldi berriari tresnak helaraztea dugu helburu. Inposatu dizkiguten mugak oro gaindituz, euskal nazioaren saretze eta formakuntzan lagundu nahi dugu berandu izan baino lehen, burutu beharreko askatze prosezurako pausuak emanez.

Herri honen odol isuria eteteko eta egoera iraultzeko xedearekin, egitarau ezberdinak antolatuko ditugu.

EGITARAUA
OTSAILAK 22 (larunbata)
10:00 “Frantziar Nazionalismoa” hitzaldia, Jean-Louis Davant
11:00 “Nafarroa, euskaldunon Estatua… 2020an?” hitzaldia, Iñigo Larramendi
13:00 Bazkaria (12€)*
15:00 “1620-2020” hitzaldi ilustratua, Asisko + Kalebarroka
16:00 “Komunitatea hats-bahiturik” hitzaldia, Ainize Madariaga
17:30 “Napardeath” filma
19:00 Bertso afaria (dohainik)
20:00 Physis versus nomos, kontzertua
OTSAILAK 23 (igandea)
10:00 Auzolanak*Bazkarirako, afarirako eta Xahoenean lo egiteko izena eman behar da aitzinetik herriexistentzia@gmail.com posta elektronikora idatziz (aterpea dohainik).