Beñi Agirreren azken liburua aurkeztuko dugu maiatzaren 15ean, Donostian

Eguna: 2019/05/15

Ordua: 19:00

Lekua: San Jeronimo kaleko Udal liburutegiaren sotoan

Hizlariak: Beñi Agirre (liburuaren egilea), José Luis Orella (Erdi Aroko Historian katedraduna) eta Angel Rekalde (Nabarralde Fundazioko zuzendaria)

Historia nabarra de Gipuzkoa. De su origen, conquista y Fueros izenburu-pean, liburuak Gipuzkoari buruzko ikuspegi berri bat dakar berarekin. Lurralde historiko hau eremu zabalago batean kokatzen du: euskararen lurraldean, Euskal Herrian, Nafarroako erresuman eta itsasoari begira. Gipuzkoako historia ezin baita ulertu gainerako euskal lurraldetatik kanpo.

Guzti horrek historiaren subjektu argi bat jartzen du historiaren erdigunean: euskal herritarra, euskalduna. Oraingo muga-marra administratiboak konkista bidez ezarri zituen Gaztelak. Horrela uler daiteke herri honek pairatu izan dituen bando gerrak, gaizkileen mugak eta liskar asko eta askoren sufrimenduak. Historiografia tradizionalak eraikitako bertsio kontrajarria albo batera utzita, Beñi Agirrek iraganaren irakurketa propioa berreskuratzen du: gurea. Jakin-mina asetzeko eta plazer handiz irakurtzeko liburua, zalantzarik gabe.

Datorren maiatzaren 26an Gipuzkoako kioskoetan egongo da salgai Noticias de Gipuzkoa egunkariarekin, baita Nabarralderen online dendan ere.

EROSI LIBURUA HEMEN