Foruak online ikastaroaren edizio berria prest
Gure lurraldeetan zein ingurukoetan gertatzen ari diren aldaketa politikoek eta egoera sozial berriek, euskal estatuaren berezko eta jatorrizko nortasuna baztertzera edo ahaztera eraman gaitzakete. 500 urte baino gehiago bi estaturen menpe daraman herri honen kasuan, sekula baino beharrezkoagoa suertatzen da nortasun horren lege-oinarri nagusia gogora ekartzea: Zuzenbide Pirenaikoan oinarritutako Forua.
Nafar Estatuaren antolamendua foru sisteman oinarritu zen. Teobaldo I. aren erregealdian idatzi zenean, ohituraz lege zena testu juridikora eraman zen; legelari adituek diotenez, Pirinioetako berariazkoa zen antolamendu soziopolitikoa oinarritzat hartuz.
Baina ez gaitezen nahasi. Forua, berez, hitz polisemikoa da: era ezberdinetako lege eta arauei deitzen zaie Forua. Hitzaren lehen adieran, komunitateek, gizon-emakumeek alegia, askatasunez egindako ohiturazko legeak ziren. Ahoz transmitituta, Pirinioetako herrien bizimodua gidatu zuten. Usadio eta ohitura haiek, gerora kodifikatu eta idatziak izan zirenak, lege-izaera zeukaten. Foru orokorrak batzuetan erregeek hiribildu bat sortzeko ematen zituzten tokiko foruekin nahasi izan dira. Baina Teobaldo I.arekin lehenengoz kodifikatu zen Aitzinako Foruak nobleek erregearen boterea mugatzeko nahiaren azalpen historikoa jasotzen du.
Izen-ematea, otsailaren 8tik aurrera
Nafarroako Estatuaren lege eta antolakuntzaren erakusle nagusia izan zenaren inguruko argibideak emateko eta eztabaidaren oinarriak zehazteko helburuarekin, Nabarraldek Foruak online ikastaroaren edizio berri bat jarri du martxan.
Gaian interesa duten edo beraien jarduna garatzeko prestakuntza behar duten irakasleei, hezkuntza munduko profesionalei, egungo eztabaida politikoan interesa dutenei, beraien heziketa pertsonalean sakondu nahi dutenei, jakintza kulturalean sakondu nahi duten ikerlariei eta, oro har, interesa izan dezakeen norbanakoei zuzentzen da ikastaroa.
Martxoaren 3tik 31ra garatuko da Foruak ikastaroa, eredu forala aztertzera bideratutako lau modulutan banatuta. Euskaraz zein gaztelaniaz egiteko aukera eskaintzen du Nabarraldeko ikastaroen plataforma digitalak. Izen-ematea otsailaren 8an zabalduko da eta gure webgunearen bidez zein 948 21 01 57 zenbakira deituta egin daiteke. Ikastaroaren inguruko informazio zabalagoa gure webgunean aurkituko duzue (www.nabarralde.com).
- Víctor Manuel Egia Astibia: Plaza del Castillo, 15 años después
- José Luis Orella Unzué*: “Los fueros no fueron privilegios reales, sino el reconocimiento de la existencia del derecho, costumbres e instituciones de un pueblo”
- Jean-Louis Davant: La haine de soi
- Joxe Manuel Odriozola: Kataluniari so
- Angel Rekalde: Doble vara de medir
- Fernando Sánchez Aranaz: De principados, príncipes y premios
- Mikel Burgui: ¿El título de Príncipe de Viana está todavía vigente?
- Eneko Bidegain: Identitateaz
- Beñi Agirre: Hidalgo bizkaitarra
- Luis Mª Mtz. Garate: Memoria selectiva