Sabino Arana Fundazioak gonbidatuta izan ginen Nabarraldetik Uxue Barkosek Bilbon emandako “ALDAKETAREN ALDEKO LANEAN: MEREZI DUGUN NAFARROA” hitzaldira. Berak politika proiektatu, egin eta komunikatzerakoan azaltzen duen zentzuaren zantzuak, lidergo berri bati dagozkionak direlakoan gaude. Eta poztekoa da ez baita, ohikoa politikagintzan.
Modu inteligentean profilatu zuen bere aurkezpena egin zuen Robertok ere eta egoki zehaztu bere ezaugarriak.
Gaurko gizarteari dagokion lidergo berriari aitortzen zaizkionak, hain zuzen ere, beste botere batzuen gainetik, norbere botere pertsonalean oinarritzen den lidergoari dagozkionak dira. Hau da, norberak kontu haundiz aukeratutako balorez josita dagoena: bere inguruan gauza asko gerta daiteke baina estimulo horien aurrean nola erreakzionatu nahi duenaren jabe norbera da. Bere ahaleginak zentratzen ditu eragin dezaketen ingurumarian eta hori dela eta, zerbait lortu dezaken hartara dedikatzen da. Bizindarra jario du, eta bere eragin-eremua zabaltzen doa.
Bestalde, zer kualitate pertsonalek bereizten dute lidergo berri hori?. Bizitzaren aurrean hartzen den erantzukizun pertsonala. Sentimenduak, balorez jantzita erabiltzea. Zoriontasuna aukera pertsonal bihurtzea. Autoerregulazioarekiko –bizidun guztion ezaugarri bat izanik- laguntzaile jarrera hartzea. Erantzukizunez betetzea dituen asmoak eta helburuak.
Berak horiek isladatzen ditu eta ondorengo gaitasunak nabarmentzen zaizkio. Bere buruarekiko demostratzen duen konfiantza eta emozioak kudeatzeko gaitasuna, transparentzia, sormena, egokitzapena, empatia, zerbitzu jarrera eta elkar-lana antolatzeko kontzientzia. Zentzua inspiratzeko trebetasuna, besteen garapenerako influentzia, aldaketa sustatzeko indarra eta gatazkak kudeatzeko kemena.
Uxue, mahaitik galdezu zizuten, zeren arabera nahiko zenuken herritarrak zu gogoratzea eta modu xumean erantzun zenuen. Gure aldetik adierazi nahi dizugu zure hitzei eta jardunari aipatutako ezaugarri hauek aitortzen dizkizugula. Eskuartean duzun asmoari ematen diozun zentzua, jario bihurtzen dakizu eta denboraren hariaren gainetik, zure mataza zantzu hauen arabera gogoratuko dugu: pertsonalki bizitzari aurre giten ari zaren bizindarragatik; herria subjektu protagonista kontsideratzeagatik; harremanetarako erabiltzen dituzun ipar-oinarri eta estiloagatik. Zure lanaren jarduna kudeatzeko eraginkortasunagatik.
Lehenengo euskal emakumea izanik lehendakari abertzale arduran, euskaldunon erabaki eremu propioan ez den arren oraindik -euskaldun guztiok nafar eskarmentutik izan dugun erabaki-egitura berreskuratu bitartean- lidergoa biziberrituz herritarron bidelagun jarrera hartu duen bat izatearen poza izugarria da. Oso eskasa delako gaur egun -etxekoen artean ere- eta oso beharrezkoa euskaldunon erronka berriei aurre egiteko.
Euskaldunok gure erabaki jardunen iturburu dugun Nafarroa osoan, betiko iturburutik, beti berria den ura edateko aukera bikaina. Gainera, zailtasunak zailtasun, gozatuz edateko gonbita jaso dugu zugandik. Badago, aldaketaren alde gaudenontzat non ikasia. Bejondeizula!.









