1512-2012, oroimena badugulako

Orain dela 500 urte armada gaztelar-aragoarrak Nafarroan sartu ziren. 1512ko uztail hartan, Nafarroaren bihotza inbaditu zuten, 1054an, 1076an edota 1200ean mendebaldeko lurraldeekin egin zuten bezala. Gertakari horien guztien ondorioz, herri oso batek galdu zuen independentzia.

Nafarroa herri askea zen; herri txikia, baina subiranoa. Garai hartan, Gaztela godo basatien konderria besterik ez zenean, baskoiek jada erresuma sortua zuten, txanpona zizelkatzen zuten, lege propioak zituzten, epaileak eta euskal lurraldea defendatzen zuen ejertzitoa ere bazituzten.

Behin eta berriz espainiar armadak, ordea, 1512an Albako Dukearen agintepean gertatu bezala, izugarrizko basakeria erabili izan ohi zuen: “herriak erre zituzten, ehunka nafarrek alde egin behar, emakumeak bortxatu zituzten, ondasunak konfiskatu, nafar leialak erbesterauak izan ziren, exekuzioak …”. Eta, azkenean, gazteluak suntsitu zizkiguten,

Gaurko egunarekin gogora ekarri nahi dugu gezurrezko historia kontatu izan digutela, Nafarroa ez zela libreki bildu Gaztelara eta konkista hura erabili zutela gure estatalitatea indarrez hondarazteko. Historiak erakusten digu independente izan ginela, eta izateari utzi behar izan geniola ez gure arbasoen nahiagatik, espainiar eta frantsesen bortxagatik baizik.

1512ko hartatik bostehun urte joan dira, baina Nafarroa bizirik dirau. Gure eskubideak defendatu ahal izateko herri honen memoria historikoa berreskuratu nahi dugu. Gaurkotasun osoz, eta juztiziazkoa delako, honako eskaera luzatzen diogu nazioarteari: denok nafar gineneko Estatu askea berreskuratzen lagun diezagutela.

Zuei, hemengo herritar orori, pertsona, talde, elkarte, udal zein instituzioei eskatu nahi dizuegu, ekainaren 16an, Nafarroako Ibilaldi Nazionalarekin bat egitea. Noaingo sarraskia gogoratzen duen martxarekin bat egitea, Ahal duzuen guztiok goizeko 10etan Getzera etortzea. Halaber, 2012ko uztailaren 25ean, Albako Dukearen Armada nafar hiriburuan sartu zela 500. urteurrenean, nafar bandera haga erdian eta dolu-xingolarekin jartzea zuen etxean.

 

Ipuzkoar-nafarrak

 

Ausa-Gaztelun, 2012ko maiatzaren 27an.