
XVII. Iparra-Hegoak zubia eraikiko du Segura (Gipuzkoa) eta Pausu (Lapurdi) artean. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte “Euskal lurraldeak: Nafar Estatua” ardatz harturik, martxoaren 26tik apirilaren 1era bitartean eginen duten aste kulturalean. Aldiz aurreztik, datorren ostiralean, martxoak 9an, “Xentimorik gabe” antzerkia kusteko parada izanen da Segurako Botikaxahar kulturgunean. Martxoaren 16an “Erregea eta bufoia” ekitaldia kari nor baino nor arituko dira Aitor Sarriegi bertsolaria eta Ander Lipus aktorea. Martxoaren 23an Mixel Etxekoparrek “Hots, hats eta ahots” emanaldia eskainiko du.
Aste kulturala baino hilabete kulturala bilakatu da badira hamazazpi urtetik honat Iparra Hegoak antolatzen duen ekimena. Hainbat ekialdi abian dira janeko. Alta, ekintza nagusiak martxoaren 26tik eta apirilaren 1a artean iragaiten dira.
Martxoak 26an Segurako Kultur Etxean “Gartxot, konkista aitzineko konkista” filma emanen dute. Asisko Urmeneta egilearekin solasaldia izanen da ondoren. Aurten Nafarroako konkistaren bostgarren mendeurrena betetzen da eta hori izanen da Iparra-Hegoaren aste kulturalaren ardatz nagusietakoa. Martxoak 27an, Nabarraldeko kide den Beni Agirrek mintzaldia eskeiniko du. Martxoak 28an, berriz, 1512tik 1789ra Ipar Euskal Herriak ukan dute egituratze instituzionalari buruz mintzatuko dira ondoko hizlariak: Filipe Bidart -Historia masterra-, eta Antton Curutcharry, Historia irakaslea.
Martxoak 29an, bertso poteoa antolaturik da Amets Arzallus eta Julio Soto bertsolariekin eta Urrunako Kuxkuxtu txaranga alaiturik.
Martxoak 31ean, egun osoko egitaraua antolatu dute: goizean Mendi Irteera izanen da eta ondoren haurrendako jokoak eta tailerrak plazan. Arratsaldean Ipar eta Hego Euskal herriiko taldeen arteko kirol norgehiagoa izanen da. Gaualdiari begira arno dastaketa eta dantzaldia antolatu dituzte.
Aste kulturalari amaiera emaiteko, apirilak 1ean, azoka eginen dute, Ipar eta Hego Euskal Herriko laborarien etxe ekoizpenak eskeintzeko xede. Giroa ez da falta: bertan izanen dira Kriseilu txistulari taldea, Mutiko Alaiak txaranga, Baigorriko gaiteroak, Baigorriko gaiteroak eta Arrola dantzariak.
13.00etan txakolin dastaketa eta 14.00etan euskal herrialdeen arteko lotura irudikatuz Gereziondoko ekitaldia. Gonbidatu berezia Nafarroaren erresistentzia sinbolizatzen duen Amaiur herria da. Herriko hiru hautetsi: Julian rekalde, Joxean Arregi eta Juango Maizterrena izanen dira Seguran.
Eguna zein asteari bukaera alaitsua emanez, herriko bazkariaren ondotik ( txartelak salgai Xaian edo Elorripen), kantuak eta dantzak izanen dira.
Ipar Euskal Herritik Segurara joaiteko autobusa antolatua da. Autubusa kittorik da eta Baigorritik abiatuko da goizeko 08.00etan, Senperen ( 08.30etan), Azkainen ( 08.45etan), Urrunan ( 09.00etan) eta Hendaian ( 09.15etan) geldituz.
( Xehetasun guztiak: Iparra-Hegoaren blogean )
http://www.kazeta.info/kultura/nafarroako-konkista-iparra-hegoa-hilabete-kulturalaren-ardatza







