Euskal Herriarekiko sentimenduak batzen gaituen kirolari eta kirolzaleok apirilean sortu zen elkarte berrian aurkitu dugu aterpe. Sorrera, gizonezkoen futbol selekzioaren ingurura iritzia puntualki emateko bildu baginen ere, joan den apirilean Euskal Herria Kirola elkartea sortu genuen. Antolatu dugun ekimen berria azaltzera gatoz.
Abuztuaren azken astean Euskal Herriko emakumezkoen 1.go Futbol Kopa burutuko da. Euskal Herri osoko emakume futbolarien jokoaz gozatzeko aukera emango digu horrek.
Zortzi talde onenak hautatu ditugu, herrialde bakoitzetik bi (Bizkaitik bi, Nafarroatik bi, Gipuzkoatik bi, Arabatik bat eta Ipar Euskal Herritik bat).
Athletic de Bilbao, Real Sociedad, Lagunak (Barañain) eta Abanto (Zierbena) talde buruak dira (aurreko hirurak superligakoak, eta azkenak, lehen mailako lehen postua lortu duena). San Juan (Iruñekoa), Aurrera de Vitoria, Añorga (talde historikoa) eta Donapaleu (Ipar Euskal Herriko taldea: Maulekoekin eta Garazikoekin batera osatuko du taldea- futbol 7ko taldeak baitira).
Partiduak egunak: abuztuaren 20an Donapauleun hasi, abuztuaren 24ean Azpeitin, Otazuan eta Zubietan, Abuztuaren 26an Laudio eta Beasainen, eta abuztuaren 28an Final handia festatan izango den Bakion jokatuko da.
Ilusioz ari gara eta gure sorreran babesa eman zeniguten guztioi ilusio berarekin eman nahi dizuegu egiten ari garen bidearen berri. Bide berria. Kirola egiteaz gain, Euskal Herriarekiko sentimenduak batu egiten gaitu.
*Informazioa zabalago gure web orrian aurkituko duzue.
EUSKAL HERRIA KIROLA
www.ehkirola.org
Portuetxe 45-A 3. Donostia 20018
Bulegoa 0034 943003461







