Kazeta 51

azala51

Urte bukaera hau ekarpen berri askorekin heldu zaigu. Hiru liburu berri eta ikus-entzunezko bat. Kazeta honetan horren berri irakurriko duzu. Horretaz gain, Nafarroaren eta euskararen egunaren karietara Nabarralde Saria ospatuko dugu bigarren edizio batekin.

Durangoko Azokari begira Nabarralde hainbat proiekturekin ari da. Urte produktiboa izaten ari da, lana biderkatzen ari zaigu, baina aukerak ditugun neurrian, horiei eusteko asmoz gabiltza. Irailean izandako historiaren gaineko biltzarraren ondotik, bertan aurkeztutako aktak bildu dira liburu batean. Vianan elkartu ziren aditu guztien ekarpenak, eta baita ondorioak ere, Txertoa argitaletxeak -Nabarralderen koedizioarekin- emanen ditu argitara urte bukaerarako. Askok ez zuen aukera izan biltzarrean parte hartzeko, eta parte hartu zutenek ere, bestetik, entzundako materiala izateko desioa erakutsi zuten. Aukera ona, bada, lan interesgarri horiek eskuratzeko.

Bigarrenik, “El origen del conflicto” liburu berria dugu. Mikel Soraurenen lana da. Gure joan-etorrien gako historikoak proposatzen dituen saiakera da, eta hartan egungo desoreka asko azaldu ditu. XVIII. eta XIX. mendeak dira foku nagusia “gaurko gatazka deritzona” ulertzen laguntzen duen hausnarketa.

Hirugarrenik, Luis Martinez Garateren obra bat dugu: “Síntesis de la historia de Navarra”. Historia eta sintesi ugari egin dira gurean, baina oro har ikuspegi hispanozentrikoa dute (edo frantsesa). Bestalde, aranatarren hainbat aldaera ere badago, euskal herrian gaia oinarritu nahi dutenak, baina arreta gutxiko ikuspegia da, oso partziala (Baskongada zalea). Nafarroa izan da euskal herritarren estatua, antolakuntza politikoa, historikoa, soziala eta linguistikoa, eta Luisek irakurketa hori landu du. Lan atsegina, irakurterraza, argia eta argigarria da.

Azkenik, eta beste formatuetara salto eginez, Gipuzkoaren jatorriaren gaineko dokumentala plazaratuko dugu: “Gipuzkoaren jatorria: Historia, mitoaren eta elezaharraren artean”. 1200eko konkista abiaburu (mendebaldeko lurrak galdu baitziren) eta geroko gaztelar koroarekiko menpekotasuna arte, gaur probintzia deritzanaren gertaerak eta haien ondorioak argitzen dira ikus-entzunezko honetan.

Ez dezagun ahaztu Gaztelak maiz erabili izan dituela gipuzkoarrak nafarren kontra egiteko; horrek gero, bestelako borroka, liskar eta gerrak ekarri ditu.

Martinez Garateren lana etxera bidaliko zaie sustatzaileei. DVDa ere etxera bidaliko da baina hau kontu bidez kobratuko da (prezio erdian, 6€. Interesik ez duenak aldez aurretik ohartarazi dezake, edo jasotzerakoan, bulegora bueltatu (gastuak gure gain).

Urtea amaitu baino lehen badugu beste hitzordu berezi bat: Nabarralde Saria. Aurten, bigarren edizioa baitugu, abenduaren 2an emanen da Iruñean, eta saria Ikastolaren Proiektuari emanen zaio; izan ere, proiektu honek bat egiten baitu Nabarralderen herriarekiko ikuspegiarekin eta lan-molde ideiekin, eta aurten oso hurbiletik ezagutu ahal izan dugu lanaren neurria. Berri gehiago jakinaraziko zaizue gure atarian: www.nafarroa.biz/saria

 

DVD: “Gipuzkoaren jatorria”.

Nabarralde está ultimando un documental histórico en torno a los orígenes de Gipuzkoa. En euskera y castellano. La conquista de las tierras occidentales de Navarra en 1200 puso en manos de Castilla este territorio (entre otros), que entonces no se conocía con el nombre actual, y que ocupa tres tenencias de la época.

Atendiendo a sus propios intereses estratégicos, la corona castellana fue ordenando esas comarcas; primero, a través de las villas de la costa (Getaria, Donostia, Mutriko, Hondarribia…), y a partir de 1256 en la frontera que abrió con la Navarra independiente. Dos siglos más tarde se constituyó la Hermandad de Gipuzkoa.

Rubén Marcilla ha dirigido la parte técnica, y han colaborado los historiadores José Luis Orella Unzué, Idoia Arrieta, Beñi Agirre, Iñaki Sagredo y el poeta Joxean Artze.

Como hicimos con el documental 1512. La conquista de Navarra, distribuiremos el documental a todos los promotores, y lo cobraremos —por cuenta bancaria— a mitad de precio: 6€€. Quien no tenga interés en este producto, basta con que nos lo comunique (o si lo recibe, con que nos lo devuelva).

 

Jaime Albillos: El escudo de Antzuola. Consideraciones heráldicas

José Luis Orella Unzué: Capitalidad Cultural Europea

Luis Miguel Escudero: Ballesteros de Olite en Normandía

Mikel Sorauren: Los hilvanes de Europa

Nabarralde: “Síntesis de la historia de Navarra”

Beñi Agirre: Euskal kultura ez dago tregoan

1512-2012 Nafarroa Bizirik: Ekimena

 

[issuu layout=http%3A%2F%2Fskin.issuu.com%2Fv%2Flight%2Flayout.xml showflipbtn=true documentid=101103055834-28c7cb0fc22c4c06a7e71c4619957426 docname=web51 username=Nabarralde loadinginfotext=Nabarralde%20Kazeta%2051 showhtmllink=true tag=navarra width=420 height=297 unit=px]