Kazeta 49

Editoriala

Aurtengo udazkenak hitzordu berezia ekarriko du gurera. Irailaren 18 eta 19an Euskal Herriko historialarien I. biltzarra izanen dugu Vianan. Estreinako aldiz antolatu da bertako historialari independenteen arteko bilkura, eta bi egunez hainbat gai jorratuko da Nafarroaren Konkista abiapuntu harturik.

kzt49_azala

Aurtengo udazkenak hitzordu berezia ekarriko du gurera. Irailaren 18 eta 19an Euskal Herriko historialarien I. biltzarra izanen dugu Vianan. Estreinako aldiz antolatu da bertako historialari independenteen arteko bilkura, eta bi egunez hainbat gai jorratuko da Nafarroaren Konkista abiapuntu harturik.
Viana toki sinbolikoa da, bai bertan jaio eta bizi izan diren pertsonaiengatik (Navarro Villoslada, Pablo Antoñana, Bianako Printzea, Cesar Borgia…), bai eta alderdi historiko eta kulturalarengatik ere. Aukeratutako tokia, honela, testuinguru esanguratsua da. Gainera, logistika aldetik du arrazoirik pisutsuena, izan ere, bertako elkarte eta erakundeak lanean ari baitira herriko instalazio eta baliabideak biltzar honetan erabili ahal izateko.

Nabarralde da ekimen hau abiarazi duena, baina laguntzaile asko du aurrera egiteko (Kazeta honetan horren berri aurkituko duzu). 2010. honetan eginen dugu I. biltzarra, eta datozen urteetan segida emateko asmoz jaio zen ideia. Erronka handia dugu eskuartean, eta baliabide urriak, baina nonbaitetik hasi beharra genuen bideari ekiten. Erakunde ofizialek beren bidea aski diseinatua dute eta oso baldintza (ekonomiko, sozial, publizitario) onetan ari dira lanean. Guk ordea, askoz ere ahalegin handiagoa dugu aitzinetik lan duin baten berri zabaltzeko eta hura sustatzeko, baina garbi da ez garela besoak uztarturik gelditu, erantzukizun handia dugu datozen hiru urteotan (2012ra begira).

Kazeta honetan aurkituko duzu hizlarien berri, datak eta epeak eta berri oro. Aurten sortutakoak poliki-poliki neurri handiagoa eta sendoagoa hartuko duelakoan gara; laguntzaile eta babesle ugari ditugu bide-lagun, eta batez ere zuek, sustatzaileok, zuei esker dago martxan biltzarra, zuen laguntza isila gabe ezinezkoa litzateke honelako lanari aurre egitea. Orain ikusten da, agian beste inoiz baino argiago, zuen papera; zuen laguntzak lan hauen zabaltzea gauzatzen du.

Joseba Asironen zuzendaritzapean honakoak landuko dira, besteak beste: Frantziar aliantzen soka; 1512ko konkistan zehar izan zen defentsa-sistema; Itun bilakatutako eraso militarra; Noaingo bataila; nafar estatua okupatzera eraman zuten isildutako gertaerak; nafar gortea; nafar estatua espainiar inperioaren markoan edo Nafarroaren konkista espainiar historiografian.

Hitzaldiak eta komunikazioak izanen dira, eta bisita gidatu bat ere bai Vianako historialari ospetsu batekin. Publiko orori zabalik da biltzarra, eta haren amaieran ziurtagiria emanen zaio hitzaldi guztietara joan denari.

Esan bezala, erronka handia. Aldez aurretik, eta gure lagun fidel zaretenoi, izan litezkeen hutsengatik barkamen. Ilusio handiz ekin diogu proiektu berri eta handi honi, eta emaitza positiboa eta ekarpen handiak ekar ditzakeela uste dugu.

 

Editorial

A lo largo de este año Nabarralde está desplegando una actividad extraordinaria. Sin entrar en detalles excesivamente locales, el documental histórico (DVD) “1512. La conquista de Navarra” se ha presentado en más de una treintena de poblaciones y barrios. Este esfuerzo de socialización y divulgación sigue abierto, y animamos a los promotores a que nos llamen para organizar una proyección en su localidad. Ahí estaremos.

Otro evento satisfactorio ha sido la semana de Noain, con un enorme éxito de presencia y eco en los medios de comunicación. La modestia se impone y, aunque nos felicitemos por ese acto bien realizado, hemos de reconocer que hemos contado con muchos apoyos. Debemos agradecer a tantos y tantos que han participado en la organización de la Marcha, en la comida de Salesianos, en los grupos de trabajo… Gracias. Vosotros sois la fuerza de Nabarralde.

Tras la dispersión del verano, el curso se reabre con un proyecto de gran alcance: el Congreso de Historiadores de Navarra. En Viana, los días 18 y 19 de septiembre, los ponentes y participantes profundizarán en los distintos aspectos de la invasión de 1512. Nabarralde organiza, pero la lista de colaboradores y apoyos es larga: Eusko Ikaskuntza, Nafarroa Bizirik, Eusko Kultur, Iturralde, Pacharán La Navarra… La inscripción está abierta. Participa en estas iniciativas.

 

  • Joan F. Mira: Los lugares de la memoria
  • Tasio Agerre*: Udalbiltzaren alde
  • Angel Rekalde: Donostia, capital de la pomposidad
  • Beñi Agirre: Sentsazioak
  • Alots Gezuraga: Declaración Unilateral de Independencia
  • Nabarralde: Elkarrizketa Joseba Asiron
  • Pedro Esarte Muniain: Desde la cultura taurina al chasco final

[issuu layout=http%3A%2F%2Fskin.issuu.com%2Fv%2Flight%2Flayout.xml showflipbtn=true documentid=100830133008-d8b4c172027b4276890c450298d297a6 docname=web49 username=Nabarralde loadinginfotext=Nabarralde%20kazeta%2049 showhtmllink=true tag=navarra width=420 height=297 unit=px]

 

Publicado por Nabarralde-k argitaratua