MARTXOAREN 26AN ‘ZUZENBIDE PIRINIARRA. ETORKIZUNEKO KULTURA’ AURKEZPEN EKITALDIA OSPATUKO DUGU EUSKARABIDEAN (IRUÑEA)
Pirinioen inguruko biztanleria mendeetan zehar antolatu da modu parte-hartzailean, lan eta gizarte-antolakuntza modu desberdinetatik abiatu diren formula juridikoetan oinarrituz, ohituretan eta jatorrietan sustratuz. Hau da, herriaren antolakuntza, erakundeak, legeak eta gizartearen gainontzeko elementuek ohitura izan dute oinarritzat, horixe izan da auzotasunaren eta bizikidetzaren araua. Zuzenbide Piriniarra oinarri izan duen inguru geografiko horretan euskal biztanleria sartzen da eta, bereziki, Nafarroako erresuma izandakoa.
2019an, Nabarralde Fundazioak eta Azpeitiako Napar Zuzterrak elkarteak Zuzenbide Piriniarrari buruzko jardunaldi bat antolatu zuen Azpeitian. Kongresu horretan, gai horri buruzko hausnarketa dokumentatua osatu ahal izateko ezagutza, informazioa, erreferentziak, interpretazioak eta beste baliabide batzuk bildu ziren. Topaketa horren ondorioz, Nabarraldek Zuzenbide Piriniarra. Etorkizuneko kultura liburua argitaratu du orain, jardunaldia osatu zuten gogoetak eta txostenak biltzen dituena. Datorren martxoaren 26an liburuaren aurkezpen ekitaldia ospatuko dugu, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, Iruñeko Euskarabidearen egoitzan.
Aforoa mugatua denez, eta segurtasun neurriak mantentze aldera, aurretiko izen-ematea beharrezkoa da. Egitarau osoa gure YouTube kanalean jarraitu ahal izango da, zuzenean.
EGITARAUA
18:00 – 18:15. Aurkezpena: Ana Ollo (Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako Kontseilaria), Sergio Pérez García (Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzako Zuzendaria) eta Angel Rekalde (Nabarralde Fundazioa)
18:15 – 18:35. Por una ciudadanía transfronteriza: Juanjo Álvarez (Nazioarteko Zuzenbide Pribatuan Katedraduna EHU-n)
18:45 – 19:45. Significado, expresiones y valores del Derecho Pirenaico. Perspectivas de futuro. MAHAI-INGURUA: José Luis Orella Unzué (Erdi Aroko Historian eta Zuzenbidean katedraduna, EHU), Jaume Renyer (Jurista eta Zuzenbidean doktorea) eta Roldán Jimeno (Jurista, Zuzenbidean doktorea, NUP)
Moderatzailea: Luis Mª Mtz Garate.