Urriaren 15ean eta 16an ospatuko da “KultURA” jardunaldi nagusia

Duela urte batzuk hasitako norabidea galdu gabe, urriaren 15ean eta 16an Ondarea, Paisaia eta Globalizazioaren VII. sinposioa ospatuko du Nabarralde Fundazioak, oraingoan KultURA izenburupean. Bertan, urak ondare bezala euskal gizartean duen presentziaz arituko gara.

Hala, kultura, gizartea, identitatea, ingurumena edo historia bezalako arloak jardunaldi honen baitan uztartuko dira. Urriaren 15ean eta 16an garatuko da programa akademikoa, EHUko Iñaki Antigüedad politologo eta geologoaren hitzaldi batekin inauguratuko dena NatURA ondare, Herri onURA izenburupean. Urriaren 15ean, 19:00etan Iruñeko Kondestablearen jauregian eskainiko den saioan urak ondare bezala duen balioaz hitz eginen du hizlariak, kulturan eta herrien bizitzan urak duen eraginaz. 

Urriaren 16an, goiz osoz, hainbat adituk euren hausnarketak ezagutzera emanen dituzte Nafarroako Museoan, kultura, historia, euskara edo paisaiak bezalako esparru desberdinetatik abiatuz. Jardunaldiaren egun handia izanen da. Amaia Apraiz zuzendariaren irekieraren ondoren, Camino Jasok (biologoa), Peio Iraizozek (eskultorea) eta Juan Martin Elexpuruk (hizkuntzalaria) euren hitzaldiak eskainiko dituzte, urak euskal kulturan duen presentziaren inguruan: erreken etorkizuna, mitologia eta  toponimia izanen dituzte mintzagai, hurrenez hurren. 

Ondoren, paisaiaren gaia jarriko da erdigunean, Jokin del Valle (geologoa) eta Iñaki Uriarte (arkitektoa) hizlarien eskutik. Bai bata zein bestearen kasuan, hitzaldi bisualak izanen dira, urak gure inguruan eta paisaian duen eragina hizpide izanen duen heinean. 

Paisaia begi-bistatik kendu gabe, Ainara Martínez Matía (Ondare Industrialaren eta Lan Publikoaren euskal elkarteko kidea) adituak industriaren arlora jauzi eginen du bere hitzaldian, ondare industrialak zerikusi zuzena baitauka erreken eta, oro har, uraren gaiarekin. Baita garraiobideekin ere. Kasu honetan, Víctor Manuel Egia Astibia ikerlaria izanen da errekak Iratiko egur ustiaketaren baliabide bezala izan zuen garrantziaz mintzatuko dena. Bukatzeko, Fernando Sánchez Aranaz historialariak Ulibarri-Ganboa (Gasteiz) urpeko herriaren kasua ekarriko du erdigunera. 

EMAN IZENA JARDUNALDI NAGUSIAN*

*SARRERA: 15,00 EURO

Nabarraldeko zuzendari Angel Rekaldek argitu moduan, “urak eremu asko hartzen ditu gure gizartean. Gure nortasunaren, gure historiaren, euskararen, inguratzen gaituen paisaiaren eta gure bizimoduaren parte da. Garraio-bide garrantzitsua ere izan da, gure industriako oinarrizko elementua. Gure lurra zizelkatu duten ibaiak, historian erabakigarria izan den itsas zabalera, emakumeen bilgune izan diren iturriak… Ibaiak, halaber, gatazka sozialaren muinean egon dira kasu batzuetan, baita Nafarroan ere”. 

Hitzaldien ondoren, arratsaldean, Egia Astibiak berak gidatutako bisita bat eginen da Iruñeko leku desberdinetan zehar, Iruñeko iturrien historia hildo nagusitzat izanen duena. Urari lotutako iturri, putzu eta monumentu nagusiak ikusiko dira bisita gidatu honetan zehar, eta uraren ekarpenaren historiaz eta hiriko azpiegiturez hitz egingo da. 

IZEN-EMATEAK, ZABALIK Jardunaldi nagusian izena emateko epea zabalik dago eta Nabarralde Fundazioaren webgunean egin daiteke. Inskripzioak 15,00 euroko prezioa dauka eta soilik larunbat goizerako saiorako da beharrezkoa. Ostiral arratsaldean ospatuko den Iñaki Antigüedaden irekiera saiorako sarrera doakoa da, larunbat arratsaldeko bisita gidaturako izen-ematea bezala, nahiz eta azken honetan izena eman behar den, aforo mugak errespetatu ahal izateko. 

Jardunaldia Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren babesletzari esker antolatu du Nabarralde Fundazioak. Halaber, hainbat laguntzaile izan ditu: Lizarrako Udala, Tuterako Beterri elkartea, Hernani Errotzen, Iturralde elkartea, AVPIOP-OILPEE, Martin Ttipia eta Ega Bizirik.

EGITARAUA

Urriak 15 (ostirala), Kondestablearen Jauregia (IRUÑEA),  19:00

JARDUNALDIAREN IREKIERA: “NatURA-ondare, Herri-onURA” – AGUA: patrimonio de patrimonios”Iñaki Antigüedad (Bilbo, 1955eko ekainaren 21a). Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Hidrogeologiako katedraduna, geologoa eta politikaria da. Geologiari eta hizketakideari buruzko hainbat liburu ere idatzi ditu eta telebistako eta irrati saioetako eztabaidetan parte hartu du.

Urriak 16 (larunbata), Nafarroako Museoa (Iruñea): “KultURA. El agua como patrimonio”

09:15-09:30 SARRERA: AMAIA APRAIZ (jardunaldiko zuzendaria)

09:30-10:00 “El futuro de nuestros ríos – Gure erreken etorkizuna”, CAMINO JASO (biologia-zientzietan lizentziatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan)

10:00-10:30 “El agua en la historia, la cultura y la mitología”, PEIO IRAIZOZ

10:30-11:00 Urak utzi dituen arrastoak Euskal Herriko eta Europako toponimian”, JUAN MARTIN ELEXPURU (idazlea eta itzultzailea)

11:00-11:30 Atsedena

11:30 – 12:00 “Ura eta paisaia”,  JOKIN DEL VALLE (biologia-zientzietan lizentziatua eta Nekazaritzako ingeniari teknikoa)

12:00 – 12:30 “La monumentalidad del agua”, IÑAKI URIARTE (arkitektoa)

12:30 – 13:00 “Paisajes fluviales industriales”, AINARA MARTÍNEZ MATÍA (Ondare Industrialaren eta Lan Publikoaren euskal elkartea)

13:00 – 13:30   “El río como vía de transporte. El caso del Irati”, VÍCTOR MANUEL EGIA ASTIBIA (ikerlaria)

13:30 – 13:45 KOMUNIKAZIOAK. “Ulibarri-Ganboa, la memoria sumergida” Fernando Sánchez Aranaz (historialaria, Martin Ttipia). Dokumental laburra.

13:45 – 14:00 ITXIERA ETA ONDORIOAK: AMAIA APRAIZ (jardunaldiaren zuzendaria)

Urriak 16, 17:00etan, Iruñean. BISITA GIDATUA: “Las fuentes de Pamplona”, Víctor Manuel Egiarekin. Urari lotutako iturri, putzu eta monumentu nagusiak ikusiko ditugu, eta Víctor Manuel Egiak uraren ekarpenaren historiaz eta hiriko azpiegiturez hitz egingo digu. Uraren kokapena, historia eta ondare-balioa izango ditu ardatz.