Nafarroa defendatu zuten gazteluen inguruko erakusketa Vianan, abuztuaren 1etik aurrera

‘VIANA ETA SONSIERRAKO DEFENTSA SISTEMA’ ERAKUSKETA IÑAKI SAGREDOK KOMISARIATU DU

Vianaren 800 urteurrenarekin bat eginez, Nabarralde Fundazioak Nafarroa defendatu zuten gazteluen inguruko erakusketa bat antolatu du. Historialaria eta nafar gazteluetan aditua den Iñaki Sagredok komisariatutako erakusketak, batez ere, Sonsierrako eremua eta Vianako gaztelua ditu mintzagai; eta Vianako kultur etxean egonen da ikusgai abuztuaren 1etik aurrera. Egun horretan bertan, arratsaldeko 19.00etan, Sagredok irekiera hitzaldi bat eskainiko du. 

Sonsierrako eremua eskualde garrantzitsua izan zen, Gaztelarren konkista saiakerak ekiditeko Nafarroako gazteluen lehenengo defentsa lerroa bertan ezarri baitzen.  Vianako gaztelua, bestalde, herriaren harresiaren bazter batean kokatzen zen, hegoaldean. 1950eko hamarkadan egindako plano batzuei esker (erakusketan ikusgai izanen direna), bere fisonomia nolakoa zen jakin dezakegu. 

Informazio panelak, momentu oro ikusi ahal izango den Nabarraldek ekoiztutako dokumental batek eta Vianako gazteluaren 3D irudi digitalak osatuko dute erakusketa.