Oker dabil Rubalkaba

Ulertu du, baina oker dabil. Alde batetik proposatzen digu Madrileko estatuaren mende jarraitu ala estatu propioa eraiki nahi dugun erabakitzea, eta bestetik, espainiarren Konstituzioa derrigorrez betetzea exigitzen digu.

Oker dabil, ordea. 1978ko Espainiako Konstituzioak ez du ezer esaten herrien borondatea errespetatzeari buruz, ezta, nazioak independentziara iristeko eta estatu propioa eraikitzeko ahalmenari buruz ere. Nazioarteko legediak, ordea, bai.

Nazioarteko Justizia Auzitegiak onartu egin izan ditu alde bakarreko independentzia aldarriak eta bereizteak. “Nazioarteko legediak ez ditu halako aldarrikapenak debekatzen” esan zuten epaileek Kosovoren independentziaren auzian. Zergatik ez dute epai bera emango, bada, gure kasuan?

Nabarralde-k argitaratua