NAFARROA BIZIRIK

Marrazkia : Aritz IBARRA

ZABALIK elkarteak, DONAPALEUko herriko etxearekin partaidetzan, NAFARROAko erresumari buruzko memoria lan bat eramaiten du, NABARRALDE Fundazioa eta HERNANI ERROTZEN elkartearen laguntzarekin.

Memoria ezabatua izan dugu osoki, eta bilatzen hasi orduko, hemen toki eta gertakari garantzitsuak izan direla ikasten dugu, herri gisa markatzen gaituztenak, herri egiten gaituztenak.

Ondorioz, udatik larrazkenera, oroimen eta pesta hitzordu batzu eskaintzen ditugu :

– NAFARROA BIZIRIK PESTA EGUNA : 1523ko agorrilaren 28ko Estatu nagusietako biltzarrak, aktatzen du Nafarroako erresuma Baxenabarreko lurraldera mendratua dela, Gaztelaren inbasio bortitzaren ondorioz. Ordutik, eta ia 200 urtez, bere administrazio gorena DONAPALEUn finkatzen da, IRUÑEA galdurik, nolazbait bere hiriburutza hemen finkatuz.

Argazkia : San Paulo eliza, erresumako Estatu Nagusien bilgunea

2023ko irailaren 09ko pesta egunerako, egun osoko egitaraua osatu dugu.

KONFERENTZIAK (10etan) : BIDEAK gunean, 3 konferentzia labur eskainiko dizkigute bedera historialari ikertzaileek (itzulpen automatikoa segurtatuko da)

– 1523/08/28ko estatu nagusien aktaren agerpen komentatua – Alvaro ADOT

– NAFARROAKO erresumaren 10 mendeen historia, sortzetik eta desegiteraino – Beni AGIRRE

– 1512ko Gaztelaren inbasio gerlak Baxenabarren gaindi egin desmasiak – Peio MONTEANO

OROIMEN AKTA OFIZIALA (12etan) : San Paulo elizan, non ere bildu baitziren Estatu Nagusiak 1523an, oroimen plaka bat ezarriko dute antolatzaileek, kantu, bertsu, dantza eta soinuz beztiturik.

BISITA GIDATUAK (3etan) : DONAPALEUko parte zaharraren bisita gidatua segurtatua izanen da hiru hizkuntzetan (euskara, espainol eta frantsesez). Euskarazkoa bertsulariek komenturik izanen da.

KARRIKA ITZULIA (4etan) : Nafarroa zabaleko dantzari, gaitero, zigante, txaranga, joaldun eta besteek DONAPALEUko karrikak airostuko dituzte.

NAFARROA BIZIRIK IKUSGARRIA (5etan) : Eskainiko dugun ikusgarriak gure tragedia kontatuko du dantza, soinu eta kantu bidez. Dantza taldeak gure lurralde zabaletik jinak izanen dira, gure ainiztasun eta bizitasunaren ekarle. Kantuak gure errepertorio aberatsekoak izanen dira eta ikusgarriaren haria segurtatuko dute. Lau amikuztar multzo ari dira gogoz haien prestatzen.

Ikusgarriaren haria : duela 500 urte gure erresuma subiranoa zen. Inbasio gerla krudel bat pairatu behar izan zuen Espainiako Gaztelaren partetik. Ondorioz, NAFARROA garaia galdu ondoan, BAXENABARRE baizik ez da gelditzen bere lege eta instituzioen kokaleku. Oraino ia bi mendez, gure bidea jarraikiko dugu nafartarrek, galdu partea berriz eskuratzeko ametsari nehoiz uko egin gabe. Azkenik, Frantziako iraultzak azken independentzia zantzuak ehorzteraino. Zer gelditzen zaigu geroztik historia hortarik ? Hizkuntza bat segur. Kultura bat berdin bizia. Baina memoria emeki-emeki lanbrotuz joan zaigu, debeku eta ahanzturen artean galdurik.Baina, bizi-nahia beti hor da !

BESTA HERRIKOIA : Besta eguna izatea nahi dugu, gure euskal-nafartasunaren pizgarri eta erakusle. Eguerdian bazkaria prestatu dugu 100 bat lagunentzat (25€ izena emanez aitzinetik (zabalikelkartea@gmail.com). Gainerakoek herriko ostatu desberdinetan badukete parada ezin hobea.

Astirian, ikusgarritik olanda, jateko eta edateko izanen da nasaikiAmikuzeko ikastolak, gau eskolak eta gaztetxeak

– LOrALDIA ERAKUSKETA : 2023/08/04tik 2023/11/04era BIDEAK gunean LOrALDIA erakusketa izanen da, hitzaldi eta bisita gidatuekin. Erakusketa honek ikustera emaiten du NAFARROAko erresuma bere ttipienean zelarik eta Baxenabarreko lurraldera hertsatua, sekulako biziberritze kultural, espiritual eta administratiboa ezagutu zuela, bereziki Katalina, Margarita eta Joana bere erreginen eraginez.

Erakusketaren karietara, konferentziak eta bisita gidatuak antolatuko dira :

– agorrilaren 17an, Jean Claude MAILHARINek Pierra LOSTAL edo erresistitzen duen Nafarroa konferentzia eskainiko digu (Bideak gunean),

– buruilaren 30ean, Aritz IBARRAk GASTEIZ 1200, defentsa amaigabea komikia aurkeztuko digu (mediatekan),

– antolatzen ari dira zineman euskal filmen ziklo bat eta mediatekan Nafarroako historia eta literaturaz txoko bat.

PARTAIDEAK :

ZABALIK ELKARTEA

DONAPALEUKO HERRIKO ETXEA

NABARRALDE Fundazioa

HERNANI ERROTZEN elkartea

BIDEAK KULTUR GUNEA

AMIKUZEKO MEDIATEKA

ARGITZE ZINEMA

AMIKUZEKO IKASTOLA

AMIKUZEKO GAU ESKOLA

ALDAKA GAZTETXEA

EUSKAL HEDABIDEAK

Kontaktua :

zabalikelkartea@gmail.com

07 88 18 88 96 (Mattin Irigoien)

 

http://zabalik-amikuze.eus/