Ara egunkariaren albiste berezia, Parlamentuko erabakiaren berri emateko.
Kataluniako Parlamentuak onartu egin du estatu independentea osatzeko prozezua abiatzea. Kataluniak deskonexio prozesua abiatu du. 72 boto adierazpen independentistaren alde, eta 63 kontra. Eztabaidaren ondoren, bozketa eta erabakia izan dira Kataluniako Parlamentuan. Prozesua “herritarra, parte-hartzailea, zabal eta integratzailea” izango dela dio onartutako adierazpenak. Halaber, deskonexioak desobedientziaren bidea jorratzea ekar dezakeela argi utzi du: “Parlamentu hau eta deskonexio demokratikorako prozesua ez daude Espainiako Estatuko instituzioen erabakien menpe, bereziki Konstituzio Auzitegiarenak. Hura deslegitimatuta dago eta ez dauka konpetentziarik, besteak beste, 2010eko ekainean Kataluniako Autonomia Estatutuari buruz emandako sententziaz geroztik”.
Eztabaidaren bideoa (Kataluniako Parlamentua)
Eztabaidaren transkipzioa (Kataluniako Parlamentua)
Espainiako Gobernuak, berriz, adierazpena baliogabetzeko tramiteak hasi ditu, onartu bezain laster. Estatu Kontseiluari adierazpenaren kontra Auzitegi Konstituzionalean helegitea jartzeari buruzko iritzia eskatu dio Estatu Kontseiluari. Honek bihar bertan emango du ebazpena eta asteazkenean Espainiako Gobernuako ministroen kontseilua bilduko da, Kataluniako Parlamentuaren erabakiaren kontrako helegitea onartzeko.
Bitartean, munduak izan du Kataluniako asmo independentisten berri. Kataluniako Parlamentuko erabakiak oihartzun zabala izan du nazioarteko komunikabideetan. Hona hemen lagiin bat:
New York Times: Catalan Lawmakers Approve Plan for Secession From Spain
O Globo: Sob protestos do governo, Catalunha declara início de projeto de secessão
BBC: Catalonia independence: Parliament votes to start secession from Spain
The Guardian: Catalonia MPs vote for secession as Spain looks to block plans in court
Politico: Catalan parliament votes to break with Spain
FAZ: Katalonien beschließt Abspaltung von Spanien
Washington Post: Catalan lawmakers approve plan for secession from Spain
Le Figaro: Catalogne:vote pour la rupture avec l’Espagne
Le Matin: Le Parlement de Catalogne vote pour la rupture
Le Monde: En Catalogne, le Parlement vote en faveur de la rupture avec l’Espagne
DH.be: Le Parlement de Catalogne lance la rupture avec l’Espagne
Independent: Catalonia votes to instigate breakaway process from Spain
El Día (Argentina): Cataluña, un paso más hacia la independencia de España
Infonews (Argentina): Histórico: Cataluña aprobó el plan para separarse de España
Clarín (Argentina): El parlamento catalán dio inicio al proceso para independizar a Cataluña
La Nación (Argentina): Cataluña aprobó la resolución para separarse de España y crear su propio Estado
Excelsior (Mexiko): Parlamento de Cataluña aprueba declaración de independencia
De Morgen: Catalaans parlement keurt onafhankelijkheidsverklaring goed
Kurier: Katalonien startet Prozess zur Abspaltung
– See more at: http://norabidea.eus/2015/11/09/munduak-badaki-kataluniak-sezesioa-abiatu-du/#sthash.X2ALQl2b.dpuf
Norabidea