Baskoiek garaitu dute Orreagan! Los vascones vencen en Roncesvalles

Orreaga_0

 

IRUÑEA: Urtero legez, Etxabarrengoa Kultur Elkarteak eta Orreaga Fundazioak Orreagako gudua gogoratuko dute abuztuaren 15ean. Hasierako filosofiari jarraiki, helburua da garai hartako gertakariak ezagutzera ematea eta, bidez batez, gaurkotasun politikoan ezartzea. Horretarako, hitzaldi zikloa eta egun osoko egitaraua antolatu dute.

Biharko Pirinioa gaurko gazteen esku dagoenez, nabarmentzekoa da Aurizko, Aezkoako eta Aurizberriko gazteak antolakuntza lanetan hartu duten papera. Hitzaldi zikloa, esaterako, beren proposamena izan da eta, oro har, bertako baliabideak erabiliz osatu dute egitaraua. Horiek horrela, sei hitzordu finkatu dituzte Pirinioan. 778ko gatazka ardatz hartuta, eskaintza anitza izanen da, hala nola hitzaldiak, bisita gidatuak edota liburuen aurkezpena.

Agorrilaren 15ari dagokionez, bi zatitan banatuko da eguna: lehena, Orreagan izanen da, oroitarriaren aitzinean, eta bertan omenaldia eginen da. Bigarrena, berriz, Ibañetako lepoan izanen da. Azken honek izan du aldaketarik nabarmenena. Iaz, Nafarroa Behereatik eginiko proposamen baten ildotik, gatazkaren antzezlan sinbolikoa egin zuten. Inoiz baino jendetsuagoa izan zen, eta jasotako iritzi positiboak bultzatuta, antolakuntza egituratuagoa eta parte hartzaileagoa egiten ari dira. Horren fruitua da aurten sortu den Orreaga 778 lan-taldea, eragile ezberdinak biltzen dituena: Aezkoako Gazte Asanblada, Aurizko Gazteria, Auzperriko Gaztetxea, Habarrots kolektiboa, Irati Irratia, Nabarra Aurrera, Nabarralde eta Pirinioetako AEK, besteak beste.

Egunak ere irakurketa politikoa egiteko aukera ematen du. Horiek horrela, Euskal Herriko historiarekin edota kulturarekin harremana duen pertsona ezagun batek idazten edo irakurtzen du pregoia, eta aurtengoan Joseba Asiron historialariak hartu du ardura.

Historiarekin izango den hitzorduarekin amaitzeko, bazkari herrikoia eginen da Garraldan. Izena eman nahi dutenek, 948 76 40 87 telefono zenbakira deituko beharko dute edota ibaineta778@gmail.com helbidera idatzi.

 

Orreaga_1Orreaga_2Orreaga_3Orreaga_4Orreaga_5

 

Los vascones vencen en Roncesvalles

LA VIEJA IRUÑEA: Un año más Etxabarrengoa Kultur Elkartea y Orreaga Fundazioa, recordarán la batalla de Orreaga-Roncesvalles el próximo día 15 de agosto. Siguiendo los principios que dieron pie a dicha iniciativa, el objetivo principal es dar a conocer ese retazo de nuestra historia y contextualizarlo en la actúal coyuntura socio-política Navarra.

Las/os jóvenes que, día a día están luchando por vivir en la zona y conocer su historia, han elaborado un ciclo de charlas, que nos acercan a esta parte de nuestro pasado, desconocida para la mayoría ya que apenas se trabaja en el currículum escolar. Han intentado que sea diverso y que abarque diferentes perspectivas.

El 15 de agosto se celebrarán dos actos conmemorativos: El primero en Orreaga-Roncesvalles, donde se homenajeará a los vascones caídos en aquellos sucesos; El segundo en Ibañeta, y se escenifican tres hitos de nuestra historia: la batalla del 778, los hechos del 812, en los cuales el hijo de Carlomagno secuestró a las mujeres y niños y niñas de nuestra zona para utilizarles como escudo a la hora de atravesar Ibañeta y la proclamación de Iñigo Arista como jefe de los Vascones en el 824.

Este proyecto va cogiendo fuerza con el transcurso de los años y prueba de ello es el grupo de trabajo que ha surgido, llamado ORREAGA 778 y en el cual participan colectivos muy diversos como: Aezkoako Gazte Asanblada, Aurizko Gazteria, Auzperriko Gaztetxea, Habarrots kolektiboa, Irati Irratia, Nabarra Aurrera, Nabarralde y Pirinioetako AEK entre otros.

Cada año el pregón lo escribe una persona relacionada con la historia y/o nuestra cultura. Este año, será Joseba Asirón quien lo rubrique.

Y para terminar el día, se realizará una comida popular en Garralda. Los/as interesados/as en apuntarse pueden llamar al 948 764087 y/o escribir a: ibaineta778@gmail.com

 

{youtube}XphJo76AS70{/youtube}