Napoleon garaiko gerrak eta 1813ko Donostiako suntsiketa

Zuzendaritza: Adolfo Bornaetxea Rodríguez

Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea. Donostia / San Sebastián.

UPV/EHU.

Abuztuaren 19-21

Lekua: Miramar Jauregia. Donostia / San Sebastián.

Helburuak: Egungoa ulertu ahal izateko historiaren garapena eta haren

hausturak ezagutu beharra dago. Donostiako suntsiketa adibide, garai

napoleonikoek ekarri zuten Europa berriaren aztarnak aztertuko ditugu.

1. Orduan gertatutakoa ikertzeko egun erabili ohi diren indusketa sistemak

Arantzadi Elkartearen bidez ezagutuz.

2. Orduko gerra hausturak ikertuz adituen esku.

3. Garaiko giro kultural eta ideologikoa aztertuz.

Donostiako Suntsiketaren bigarren mendeurrenean, efemerideaz haratago

sasoi hartan sorturiko gizarte ekimena dugu egungo Donostiaren oinarria eta,

beraz, gertaera hauei kasu eginez, Donostiako egungo egitura (hala hirigintzan

nola gizarte bizitzan ere) hobeto ulertarazten saiatuko gara.

Donostiako Udala: Bigarren Mendeurrena 1813-2013-ren lankidetzaz

Matrikula-prezioak: maiatzaren 31ra arte: 80 €.

Ekainaren 1etik aurrera: 92 €

Balio akademikoa: 30 ordu

Hizkuntza ofiziala: euskara

 

http://www.sc.ehu.es/scrwwwsu/index.htm