Bergaran Nabarraldek aurkeztutako mozioa aurrera
1512-2012 Nafarroaren Konkista izeneko adierazpena aho batez onartu zuten
Nafarroaren konkistaren bosgarren mendeurrena
1512-2012 Nafarroaren Konkista izeneko adierazpena aho batez onartu zuten atzo. Nabarralde Elkarteak eta Debagoienako Nafarroa Bizirik lantaldeak aurkeztu zuten adierazpena, «1512an Nafarroako azken lur independenteen inbasioa gauzatu zela-eta. Geure nazio eta herritar libreen autoestimua suspertuz, gogora dezagun Aitzorrotzeko gaztelutik Elosuko gazteluraino Debagoiena, eta itsasoraino Deba bailada osoa, Nafarroa independientearen eskualdeetako bat zela. Gogora dezagun euskaldunok Europan estatu subirano baten herritarrak izan ginela eta gure independentzia galtzeak gaurko gatazka eta egonezina erakarri digula». Esan bezala, alderdi guztiek babesa erakutsi zioten atzoko osoko bilkuran 1512-2012 Nafarroaren Konkista adierazpenari. Rafa Santxezek eman zuen horren berri. Batetik, dei egiten diete herritarrei zein gainontzeko talde zein erakundeei 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenaren ikurra ikusgai izatera. Eta, bestetik, pertsona, talde, elkarte eta instituzio orori gonbitea luzatzen diote, ekainaren 16ko Euskal Herriko Ibilaldi Nazionalarekin bat egitera. Horrekin batera, uztailaren 25ean, Albako Dukearen Armada nafar hiriburuan sartu zela 500. urteurrena beteko denean, nafar bandera haga erdian edota dolu-xingolarekin jartzera deitu dute.
http://goiena.net

Otsailaren 27an, astelehena, Bergarako Udaletxeko pleno aretoan egingo den udal batzarrean, 1512an Nafarroako azken lur independenteen inbasioa gauzatu zela-eta, adierazpen bat aurkezten dute Nabarralde Elkarteak eta Debagoienako Nafarroa Bizirik lantaldeak; Euskal Herria-Nafarroa osoko beste udal askotan aurkezten ari den bezalaxe.
Azken euskal lur independienteak inbaditu zituzteneko bostgarren mendeurrena beteko den 2012. urte honetan, adierazpen hau izango da urtean zehar egingo diren ekimenen abiapuntua. Helmuga: ekainaren 16an Iruñean “Nafarroa Bizirik” lelopean egingo den Ibilaldi Nazionala.
Geure nazio eta herritar libreen autoestimua suspertuz, gogora dezagun Aitzorrotzeko gaztelutik Elosuko gazteluraino Debagoiena, eta itsasoraino Deba bailada osoa, Nafarroa independientearen eskualdeetako bat zela. Gogora dezagun euskaldunok Europan estatu subirano baten herritarrak izan ginela eta gure independentzia galtzeak gaurko gatazka eta egonezina erakarri digula.
Horregatik, izan ginelako garela eta berriro izango garelako, Bergarako herriari eta erakundeei deitzen dizuegu “1512-2012 Nafarroaren Konkista” izeneko adierazpenarekin bat egin dezazuen zuen atxikimendua adieraziz eta:
- batetik, dei egiten diogu udal honi zein jendeari eta gainontzeko talde zein erakundeei 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenaren ikurra ikusgai izatera.
- eta bestetik, dei egiten diogu udal honi zein pertsona, talde, elkarte eta instituzio orori, Agiri honi zein ekainaren 16ko Euskal Herriko Ibilaldi Nazionalari atxikitzera. Eta, bereziki, 2012ko uztailaren 25ean, Albako Dukearen Armada nafar hiriburuan sartu ziren 500. urteurrena, nafar bandera haga erdian edota dolu-xingolarekin jartzera.
Eta aurreko guztia kontuan harturik, Nabarralde Elkarteak eta Debagoienako Nafarroa Bizirik “1512-2012 Nafarroaren Konkista” izeneko adierazpena mozio bezala aurkezten du Bergarako Udalaren bilkura honetan onartua izan dadin:
1512-2012 Nafarroaren konkista
Gertu dago armada gaztelar eta aragoarrek Nafarroako Erreinua konkistatu zuteneko bostehungarren urtemuga. Espainia zabalkunde garaia bizitzen ari zen lurraldeari zegokiola. 1512ko uztail hartan, haien Armadak Nafarroaren bihotza inbaditu zuten, mende batzuk lehenago bere mendebaldeko lurraldeekin egin zuten bezala. Gertakari horien ondorioz, Herri oso batek galduko zuen bere subiranotasuna.
Nafarroa herri askea zen; herri txikia, baina Pirinioetako bi aldeetan estrategikoki kokatua; Gaztela eta bere hedatze nahia sortu baino askoz lehenago zegoena. IX. mendean, lurralde hauetako bizilagunek bere estatalitatearen hazia ezagutu zuten: Iruñeko Erresumaren egitura poliltiko-instituzionala, gero Nafarroako Erresuma izango zena.
Espainiar armada, Albako Dukearen agintepean, su eta gar sartu zen eta Luis Correak idatzitako konkistaren gaineko historian Villalva Koronelaren hitzetan jarria da armada inbaditzaileak erabili zuen basakeria: “herriak erre ziren, ehunka nafarrek alde egin zuen, emakumeak bortxatu zituzten, ondasunak konfiskatu zituzten, erbesteratzeak izan ziren, exekuzioak …”. Gazteluak suntsitu ziren, nafarrentzat bakarrik izan zitezkeen karguetan espainolak sartu ziren. Herriek okupazio-armadaren gastuak ordaintzen zituzten “gerra gastuak” bailiran. Okupazio militarrak 100 urte iraun zuen, eta gaur arte luzatu da.
Hala ere, mende luze hartan gaztelarren kontrako konspirazioak ere izan ziren, nafarrak ziren, hemengo jendea, nahiz eta erregeordeek “euren lurraren aurkako erreboltariak” deitzen zieten. Konkista eta ondorengo garaia gogorra izan zen, kezka handikoa, eta ez baketsua. Honek kontraesanean jartzen du “berdinen arteko hitzarmena” izan zela dioen bertsioa, “bat egite zoriontsua” asmo txarreko interpretazio historikoa da, azken batean, egungo Nafarroaren egoera legezkotzat eman nahi baitu. Hori da, hain zuzen, gaurko hainbat instituzio ofizialen jarrera, zeinek data hori ospatu nahi duten, gaurko ustezko oparotasunaren zein geroko zoriontasunaren iturburu gisa.
Okupazioari erresistentzia etengabekoa izan zen; egitandi gogoangarriak izan zirelarik, Amaiur defendatu zutenena kasu. Honez gain, geroztik eta egun arte herri honen estatusaren hondaketa-prozesuak aitzina segitu du, bere subiranotasuna barne, probintzia bihurtzeraino eta egun, Autonomia Erkidego, ia-ia Nafarroa izena desagerraraziz.
Gaur, Nafarroa Espainiara libreki bildu zela dioen faltsukeriaren aitzinean, 2012an Espainia Nafarroa Garaia konkistatzen hasi zela 500 urte beteko direla gogora ekarri nahi dugu, data hura giltzarri izan zen gure estatalitatea indarrez hondarazteko. Gure mendeetako ibilaldia erakutsi nahi dugu eta kendu ziguten hura berreskuratzeko eskubidea dugula garbi adierazi; burujabetza galdu izana gure herriarentzat galbidea izan da.
Historiak independente izan ginela erakusten digu, eta izateari utzi geniola, ez gure arbasoen nahiaz, baizik eta espainiar eta frantses nahikeria dela eta. Gerrak, kolonizazioak eta bortzak gure identitatearen garapena zapuztu dute. Eta, hain zuzen ere, gure interes nagusia ez baita iraganean, orainean eta geroan baino, memoria historikoa berreskuratu nahi dugu askatasunerantz pausoa emateko eta gure eskubideak defendatzeko.
1512 hartatik ia bostehun urte joan dira, baina Nafarroa bizirik da eta, gaurkotasun osoz, honako eskaera luzatzen dugu: egungo nazioarteko testuinguruan, duela denbora gehiegi kendu ziguten nafar naziotasuna berreskuratu eta etorkizun askea izan.
Horregatik guztiagatik, deia bikoitza luzatu nahi dugu:
Batetik, dei egiten diegu jendeari, udalei eta gainontzeko talde zein erakundeei 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenaren ikurra ikusgai izatera.
Bestetik, dei egiten diogu pertsona, talde, elkarte, udal zein instituzio orori Agiri honi zein ekainaren 16ko Euskal Herriko Ibilaldi Nazionalari atxikitzera. Eta, bereziki, 2012ko uztailaren 25ean, Albako Dukearen Armada nafar hiriburuan sartu ziren 500. urteurrena, nafar bandera haga erdian edota dolu-xingolarekin jartzera.
1512-2012 Nafarroa Bizirik
Iruñea, 2012ko urtarrila
1512-2012 Conquista de Navarra
Este año se cumple el 500 aniversario de la conquista del reino de Navarra por las tropas castellano-aragonesas. Eran tiempos de expansión territorial para España. En aquel julio de 1512, sus tropas invadieron el corazón de Navarra, como siglos atrás hicieron con sus territorios más occidentales. Esos acontecimientos aceleraron un proceso que supondría el fin de la soberanía de todo un Pueblo.
Navarra era un país independiente; un país pequeño, pero estratégicamente anclado a ambos lados del Pirineo; un país que existía mucho antes de la aparición de la propia Castilla y sus ansias de expansión. Ya en el siglo IX las gentes de estas tierras conocieron el germen de su estatalidad bajo la estructura político-institucional del Reino de Pamplona, más tarde Reino de Navarra.
El ejército español, mandado por el Duque de Alba, entró a sangre y fuego, y en la Historia de la conquista relatada por Luís Correa se pone en boca del coronel Villalva la barbarie usada por el ejército invasor: “hubo pueblos incendiados, huida de cientos de navarros, doncellas forzadas, confiscación de bienes, destierros, ejecuciones…” Se destruyeron los castillos, se nombraron a españoles para cargos que correspondían sólo a los navarros. Los soldados se excedían en la codicia y los pueblos pagaban los gastos del ejército de ocupación como “gastos de guerra”. La ocupación militar duró cien años, y de hecho ha persistido hasta la actualidad.
No obstante, durante ese largo siglo, hubo conspiraciones en contra de los castellanos, eran navarros, gentes de aquí a quienes los virreyes llamaban “rebeldes contra su propia tierra”. La conquista y el tiempo que le siguió fue duro, inquieto, y no pacífico. Esto contradice la versión del “pacto entre iguales”, una “feliz unión“, una malintencionada interpretación histórica, al fin y al cabo, que es la que pretende justificar y legitimar la situación actual de Navarra. Es la actitud de esas instancias oficiales que pretenden celebrar esa fecha como origen de supuestas prosperidades presentes y felicidades futuras.
La resistencia a la ocupación fue continuada; con gestas inolvidables, como la de los defensores de Amaiur. Pese a ello, desde entonces y hasta hoy ha seguido el proceso de degradación del estatus de este Pueblo, incluida su soberanía, hasta pasar a provincia y en estos días a Comunidad Autónoma, desapareciendo casi hasta el mismo nombre de Navarra.
Hoy, frente a las falsedades que hablan de una libre incorporación de Navarra al proyecto de España, queremos recordar que 2012 es el 500 aniversario del inicio de la Conquista de la actual Alta Navarra por España, y por tanto una fecha clave en la destrucción, por la fuerza, de nuestra estatalidad. Queremos señalar que nuestro recorrido a lo largo de los siglos nos demuestra que no sólo tenemos derecho a recuperar lo que de manera ilegítima nos arrebataron, sino que la pérdida de la soberanía ha sido nefasta para nuestro país.
La historia nos enseña que fuimos independientes, y que dejamos de serlo, no por la voluntad de nuestros antepasados, sino por las conquistas españolas y las ambiciones francesas. La guerra, la colonización y la violencia han frustrado el libre desarrollo de nuestra identidad. Y precisamente porque nuestro interés principal no está en el pasado, sino en el presente y el futuro, afrontamos la recuperación de la memoria histórica como un paso hacia nuestra libertad y en defensa de nuestros derechos.
Han transcurrido casi 500 años desde 1512, pero Navarra sigue viva y, lejos de perder vigencia, reclamamos, hoy y aquí, dentro del contexto internacional actual, un futuro en libertad con la nacionalidad navarra de la que fuimos desposeídas/os hace ya demasiado tiempo.
Por todo ello, reclamamos a la población, a las corporaciones municipales y demás entidades sociales y de todo tipo, la colocación de la insignia de la Iniciativa Popular 1512-2012 Nafarroa Bizirik en un lugar visible.
Además, solicitamos la adhesión personal y colectiva, de agrupaciones, sociedades, ayuntamientos y demás instituciones al presente Manifiesto y a la Marcha Nacional Navarra del 16 de Junio. Y específicamente, que hagan ondear con crespón negro o icen a media asta la bandera navarra el día 25 de julio de 2012, fecha del 500º aniversario de la entrada de las tropas bajo el mando del Duque de Alba en la capital navarra.
1512-2012 Nafarroa Bizirik
Iruñea-Pamplona, enero de 2012







