Liburuaren aurkezpena / Presentación del libro: Euskal Herriaren historia nafarra

Abarzuza Liburu denda   (Iruñea, Santo Domingo Kalea)
Osteguna, abenduak 1  (12:00etan.) / Jueves, 1 de diciembre (12.00 h)
Luis Etayo (Tasio), Tasio Agerre, Angel Rekalde

Liburuaren aurkezpena / Presentación del libro
Euskal Herriaren historia nafarra
Egilea: Tasio / Autor: Tasio

 

Azala_Tasio_eu

Euskal Herriaren historia nafarra

‘Ikusezinak gatxik’ edo hobeki ‘semos invisibles’ botako luke, nafarra balitz, Ivák asmatutako pertsonaia baldar Maki Navajak. Izan ere, herrialde konkistatuen berezitasun txundigarri bat desagertzeko duten gaitasuna da. Euskal Herria ez da existitzen, diosku mantra espainolak behin eta berriz. Ez zen inoiz izan. Nafarroa uzkurtzen ari da eta bere garaian izan zena baino askoz txikiagoa da. Horrela jarraituz gero itzal ikusezin bat besterik ez da izango sanferminen jatorria azaltzen duen turismo-liburuxka batean.

Zelai edo eraikinen batean aztarna arkeologikorik agertzen bada, gaian aditua den norbaitek berehala esango du horiek bisigodoen arrastoak, erromatarrenak, musulmanenak edo Martekoak direla. Dena da zilegi, baskoiak direla izan ezik.

Baskoiak existitu ginela, historian izan ginela, frogatzeko, Tasiok irudi eder batzuk eskaini dizkigu.

 

[issuu width=420 height=172 backgroundColor=%23222222 documentId=111118073548-4c038a709dd741cca4051fb90916fd88 name=tasio username=nabarralde tag=historia unit=px id=af69502a-420e-426b-992c-13d396bd83da v=2]