(…) «la France n’extrade pas ses citoyens». Azken erranaldi hori bospasei aldiz arrapikatü züan L’Express astekariko züzendaria den Christophe Barbier ezagünak.
DSK jaunak zer egin düan edo ez, agian argitüren dü amerikar jüstiziak. Haatik Aurore Martin xiberotarsa gazteak segür itsuskeriarik ez düala egin; Bere ideien agertzea dü ogen bakoitxa, bena jüstoki, «parkatü, ez da bekatü»: demokrazia batetan, eta beti ere nonahi, Giza Eskubideen arabera, eta bereziki Frantziako legearen arabera, ihori kentzen ahal ez zaion dreta, züzena, eskübidea da libreki mintzatzea. Arren ez düt ikusten zertako «gure» bürüzagiek edo haien mitil-neskatoek Aurore Martin Espainiako epaileer eman behar lükeien, gaineala jakinez han ideiak üsü gazitzen dütüela, eüskal aferetan phürü. Iparraldean ere salbüespen ezkor bat balizatekea eüskaldünen aitzi? Ez dü hain aspaldi euskal herritar batek erran züla: «Nous ne sommes pas séparatistes, nous sommes séparés». (…)
Mündüko bigerren gerlatik landa, izena ahatze deiodan norbaitek zioan, güti gora-behera: lehenik komünisteak deportatü zütüen, bena ni ez nintzan komüniste, beraz isilik egon nintzan; gero jüdüen aldi, eta ez nintzan jüdü, arren ekûrü egon ; ondotik aldizka jente «normalen» arrestatzen hasi ziren, eta ni ere zerratü nûndüen». Hor ikasia gogoan etxek dezagün, Aurore Martini esker! Terrorismoaren estakürüan, legeria zinez tinkatzen ari da Europako erresumetan