1512-2012 Nafarroa bizirik Jaialdia

“1512an konkistatuak, 2012an bizirik”, egun osoko jaialdia Iruñean ekainaren 5ean

“1512an konkistatuak, 2012an bizirik”, el 5 de junio, festival durante todo el dia

1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenetik ekainaren 5ean egun osoko jaialdi bat antolatzen ari dira, aldarrikapena eta festa uztartuko duena. Festaren leloa hauxe izanen da: “1512an konkistatuak, 2012an Bizirik!” Eta egun horretarako aukeratu duten abestia, Gozategi taldeak bere azken diskoan kaleratutako “Nafarroa Bizirik” izenburukoa da.

Iruñeako Alde Zaharrean ospatuko da jaialdia, eta gune desberdinak antolatzen ari dira: Historia eta memoria, Herri kirolak, Musika Zuzenean, Eskulangileak eta haurrentzako ikuskizunak. Egun horretan, data horietan argitaratuko duten Nafarroaren konkistaren inguruko musika bilduma aurkeztuko dute; bertan, Euskal Herri osoko musika talde eta bakarlari desberdinek hartu dute parte.

1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenetik, gonbidapen bat luzatu dute “Euskal Herriko edozein txokoetako txistulariei, txalapartariei, pailazoei, gaitariei, antzerkigilei, batukadei, herri kirolariei, malabaristei, bertsolariei, oroimen historikoa lantzen duten taldeei eta argitaletxeei, abesbatzei, joteroei, txarangei, … gurekin kontaktuan jartzeko: info@1512-2012.com. Ekainaren 5ean, nahiz eta orain dela 500 urte konkistatuak izan, gaur, hemen, herri bat dagoela erakutsi nahi dugu, eta gainera, BIZIRIK!!!”

Desde la iniciativa1512-2012 Nafarroa Bizirik se esta organizando un festival de todo el dia para el dia 5 de Junio, donde se conjura la reivindicacion y la fiesta. Este es el lema de esta fiesta:”1512an konkistatuak, 2012an Bizirik!”. Para este dia, se ha elegido la cancion “Nafarroa Bizirik” compuesta por Gozategi, y publicada en su ultimo disco.

La celebracion se realizara en las calles del Casco Viejo de Iruñea, y se estan preparando zonas diferentes: Historia y memoria, deporte rural, musica en directo, artesanos y espectaculos para los txikis. Tambien se aprovechara este dia para presentar la recopilacion musicla en torno a la conquista de Navarra. En este recopilatorio han tomado parte grupos y cantautoren de toda Euskal Herria.

Dese la iniciativa han realizado una invitacion ” a txistularis, txalapartaris, payasos, gaiteros, batukadas, malabaristas, bertsolaris, joteros, txarangas, grupos y editoriales que trabajen la memoria historica, de cualquier rincon de Euskal Herria, para que se pongan en contacto con nosotras, a traves del email: info@1512-2012.com. El 5 de Junio, quremos demostrar que tras 500 años de conquista, aqui hay un pueblo vivo!”

Kartela-Ekainak-5-JAIALDIA-bidaltzeko-214x300

 

1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenetik ekainaren 5ean egun osoko jaialdi bat antolatzen ari gara, aldarrikapena eta festa uztartuko duena. Festaren leloa hauxe izanen da: “1512an konkistatuak, 2012an Bizirik!” Eta egun horretarako aukeratu dugun abestia, Gozategi taldeak bere azken diskoan kaleratutako “Nafarroa Bizirik” izenburukoa da.
Zenbait gune egonen dira. Horietako batean, oroimena lantzen duten argitaletxe eta giza-talde desberdinak bilduko dira (Pamiela, Txalaparta, Nabarralde, Eguzki Bideoak, Ahaztuak, Euskal Memoria, … ). Beste gune batean, haurrei zuzendutako ekitaldiak burutuko dira (tailerrak, jolasak, dantzak, … ). Herri kirolari lotutako beste gune bat egonen da. Eta azkenik, arratsalde osoko kontzertua honako taldeekin (Siroka, Los Zopilotes Txirriaos, Skatu, El trono de Judas, Ipar Folk… ). Talde hauek, beste hainbaten artean, Nafarroaren konkistaren inguruko MUSIKA BILDUMAN parte hartu dute.
Beste aldetik, goizeko 11etan, egunari hasiera emateko, Kalejira alaitsuan aterako gara Alde Zaharreko kale desberdinetatik. Bertan hankaluzeak, kilikiak, gaitariak, zanpantzarrak, dantzariak, … hartuko dute parte.
Eguerdiko 1:30etan, eguneko ekitaldi nagusia egingo dugu. Helburua, alde batetik, datorren urteari begira Manifestuaren aurkezpena egingo dugu. Eta beste aldetik, gure Herriaren historia berreskuratzen aritu diren historialari guziei omenaldi txiki bat egingo diegu.
Ondoren, Herri Bazkari batean elkartuko gara.
Datozen egunotan, ekitaldi guzi hauen inguruko xehetasunak argituko ditugu, baita gune bakoitzeko kokapena.

 

Desde la iniciativa 1512-2012 Nafarroa Bizirik se esta organizando un festival de todo el dia para el dia 5 de Junio, donde se conjura la reivindicacion y la fiesta. Este es el lema de esta fiesta:”1512an konkistatuak, 2012an Bizirik!”. Para este dia, se ha elegido la cancion “Nafarroa Bizirik” compuesta por Gozategi, y publicada en su ultimo disco.
Habra diferentes zonas. Una de ellas estara dedicada a la historia y la memoria, y se juntaran editoriales y grupos sociales que trabajan el tema (Pamiela, Txalaparta, Nabarralde, Eguzki Bideoak, Ahaztuak, Euskal Memoria, … ). En otra zona, los txikis de la casa podran disfrutar con juegos, talleres, danzas, … Habra otro espacio dedicado al deporte rural. Y por ultimo, un escenario donde podremos escuchar en directo a diferentes grupos que han participado en el Recopilatorio musical en torno a la Conquista de Navarra (Siroka, Los Zopilotes Txirriaos, Skatu, El trono de Judas, Ipar Folk… ).
Por otro lado, a las 11 de la mañana, para dar inicio al dia, saldremos en Kalejira festiva por diferentes calles del Casco Viejo. Tomaran parte: zancos, kilikis, gaiteros, zanpantzar, dantzaris, …
A las 13:30, tendra lugar el acto central. El objetivo, por una parte, sera presentar el Manifiesto de cara al año que viene. Y por otro lado, realizaremos un pequeño acto de homenaje a aquellos historiadores que han trabajado y trabajan en la recuperacion de la historia de nuestro pueblo.
A continuacion nos juntaremos en una Comida Popular.
En los proximos dias daremos mas detalles de todos estos actos.

 

{youtube}ylYr00oAQiQ{/youtube}