[issuu layout=http%3A%2F%2Fskin.issuu.com%2Fv%2Flight%2Flayout.xml showflipbtn=true documentid=100908080724-bc36faddd1a34dc4987c06c2f495ed6f docname=mast.aurkezpena username=Nabarralde loadinginfotext=Euskal%20nazionalismoa%20XXI.%20mendean showhtmllink=true tag=xxi%20mendean width=420 height=297 unit=px]
[issuu layout=http%3A%2F%2Fskin.issuu.com%2Fv%2Flight%2Flayout.xml showflipbtn=true documentid=100908080942-a359c77adcb94923b184a0cd3944f9c6 docname=diptikoa username=Nabarralde loadinginfotext=Diptikoa%3A%20Euskal%20nazionalismoa%20XXI.%20mendean showhtmllink=true tag=nazionalismoa width=420 height=298 unit=px]
Master honen helburu nagusia da ikaslea nazionalismoaz eta, zehatzago, euskal nazionalismoaz kalitatezko ikerkuntza egiteko gaitzea. Ezinbestean, helburu horrekin batera datoz gogoeta teorikoari eta jardun enpirikoari dagozkionak.
Gogoeta teorikoari dagokionez, abiapuntua da nazionalismoa identitatea zehazteko prozesu sozial zaharra eta berria dela, aldi berean. Horrexegatik, estatu modernoaren sorkuntzari lotua, lehenik, eta gerora, globalizatu eta kulturalki anitz diren egungo gizarteen markoan aztertuko dira nazionalismoa eta mugimendu nazionalistak. Hartara, euskal nazionalismoa ere zaharra eta berria da. Jatorrietara joko dugu, hortaz, XXI. mendera arte izan duen bilakaera historikoaz jabetzeko.
Ikerkuntza lanari ekiteko jardun enpirikoan trebatzea, bestalde, ezinbestekoa dirudi. Hori dela eta, hasieratik bertatik, gizarte-ikerketa metodoak izango dira aztergai garrantzitsu bat. Hartara, ikerketa teknika kualitatibo eta kuantitatiboak erabiltzen gaitu beharko da ikaslea, hala nola, datu sekundarioen iturrien erabilera, diskurtsoaren analisia, behaketa eta elkarrizketak, besteak beste.
Gogoeta teoriko eta enpiriko horiek guztiak bideratzeko, halaber, nazioarteko, espainiar eta frantziar estatuetako, eta Euskal Herriko esparru akademikoan diharduten sona handiko ikertzaileak egongo dira.
Oro har, Gizarte eta Giza Zientzien esparruak -Musika, literatura, filosofia, ekonomia, psikologia, historia, soziologia, zientzia politikoa- abiaburu izan dituen ikaslearentzat doktore-tesia egiteko sarrera izan daiteke masterra, esaterako, honako ikerketa-ildo ezberdinetan:
– Nazionalismo konparatuak
– Hizkuntza, kultura eta nazionalismoa
– Nazionalismoa, ekintza kolektiboa, identitatea
– Nazionalismoa esparru politikoan: eragile politikoak, gatazka politikoak, autodeterminazioa
– Nazionalismoa globalizazioaren aroan: immigrazioa eta kultura-aniztasuna.
HELBURUAK
1. Nazionalismoaren ikerketa berezitua ahalbidetuko dioten tresna teorikoak eta enpirikoak eskaini ikasleari. Hainbat diziplinaren ikuspegiak biltzen dituen azterketa–‐ildoetan trebatu ikaslea.
2. Nazionalismoari buruzko ikerketa sustatu eta finkatu EHUn; jakintza arlo horretan espezialistak sortu eta ikertzaileen arteko harremanak bideratu.
3. Kalitatezko doktore–‐tesiak eta ikerketa–‐proiektu lehiakorrak bultzatu.
4. Nazionalismoari buruzko auziak eta gatazkak ulertu ahal izateko ezagutza hedatu, komunitate zientifikoan ez ezik, gizartean ere.
IZENA
Euskal nazionalismoa XXI. mendean / El nacionalismo en el siglo XXI: el caso vasco
ANTOLATZAILEAK
Soziologia saila; Politika eta Administrazio Zientzien saila.
NON EMATEN DEN
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Leioa (Bizkaia) HELBIDEAK–‐INFORMAZIOA
ZABALO BILBAO, JULEN 945013313 julen.zabalo@ehu.es ZUBIAGA GARATE, MARIO 946015214 mario.zubiaga@ehu.es
DATU TEKNIKOAK
Ikerketara bideratutako masterra
ZENBAT KREDITO
60 (48 beharrezko, eta 12 Master amaierako Lana)
IRAUPENA
Urte Bete. Klaseak arratsaldez izango dira, astean lau egunetan eta urria–‐ maiatza bitartean.
HIZKUNTZA Euskara (salbuespena kanpoko irakasleak)








