Badakigu denok Athletik mundu osoan miretsia dela, euskal harrobitik soilki elikatzen den futbol taldea delakotz. Hasieran, Lezamako harrobia aski zitzaion baina denbora eman ahala, eta handik atzemaniko emaitzak murritzagotzen ziren heinean, Euskal Herriko beste harrobietara (Erreala, Osasuna, Alabes…) joan behar izan zuen jokalari bila.
Duela gutxi Athletikeko zuzendari tekniko Jabo Iruretak prentsaurreko batean Logroñoko 17 urteko jokalari baten fitxaketa iragarri eta…hara! Athletik bere berezko eta ohiko filosofia ia-ia urratzen eta legemuga berraldatzen ari zenaren susmoa jakinarazi zigularik! Berarentzat dudarik ez, sortzez eta hazkuntzaz jokalari berriaren lurraldea Euskal Herritik at kokaturik zegoela adierazi nahi baitzigun; bidenabar, arazo hauek areagotuko direla Oionesa kidetuta eta Mirandes kidetzeko zorian daudelakotz. Beraz, panorama beltza, kinka larria eta etsigarria, non Athletik bere jatorrizko filosofia galtzeko arrisku handian dagoela ondoriozta baitezakegu. Bapo!
Abiapuntu makurretik, ibilbide galzoritsu eta atarramendu maskal.
Lehen aipaturiko lurralde horiek Nabarraren barnean egon ziren, gero Gaztelak bortxaz atzemanak eta ebatsiak, eta azken finean, denboraren poderioz, behin errotik napartasunaren sendimendua birrindu eta gero, zeharo espainoleztatuak. Aspaldiko gauzak direla eta lekuz kanpokoa dela esaten dutenei errespetu osoz erantzungo nieke perspektibaz azter dezatela lurraldetasunari buruzko orain arteko lorpenak edo aurrerapausoak (honatx Trebiño eta Truzios eredu, gehi abertzaleen arteko liskarrak eta zatiketak ).
Gure ideologia ahulduz eta kikilduz doan heinean, indartuz eta harroagotuz arerioarena. Izan garenetik hasi, ukan genuena, bortxaz ebatsirikoa, eskatu ez, exijitu behar da duintasunez, ozenki eta irmoki errespeta gaitzaten.
Datxikagun tinko gure napartasunari eta orobat gure euskaltasunari, ez gaiten uzkur, ez herabe. Aldarrika dezagun bildurrik gabe gure lurraldea, bere osotasunean.
Abiapuntu zuzena—Nafarroa
Ibilbide ziurra—napar guztien batasuna
Atarramendu sendoa—Nafarroa , euskal estatua.
Publicado por Nabarralde-k argitaratua
Badakigu denok Athletik mundu osoan miretsia dela, euskal harrobitik soilki elikatzen den futbol taldea delakotz. Hasieran,Lezamako harrobia aski zitzaion baina denbora eman ahala, eta handik atzemaniko emaitzak murritzagotzen ziren heinean, Euskal Herriko beste harrobietara (Erreala, Osasuna, Alabes…) joan behar izan zuen jokalari bila.
Duela gutxi Athletikeko zuzendari tekniko Jabo Iruretak prentsaurreko batean Logroñoko 17 urteko jokalari baten fitxaketa iragarri eta…hara! Athletik bere berezko eta ohiko filosofia ia-ia urratzen eta legemuga berraldatzen ari zenaren susmoa jakinarazi zigularik! Berarentzat dudarik ez, sortzez eta hazkuntzaz jokalari berriaren lurraldea Euskal Herritik at kokaturik zegoela adierazi nahi baitzigun; bidenabar, arazo hauek areagotuko direla Oionesa kidetuta eta Mirandes kidetzeko zorian daudelakotz. Beraz, panorama beltza, kinka larria eta etsigarria, non Athletik bere jatorrizko filosofia galtzeko arrisku handian dagoela ondoriozta baitezakegu. Bapo!
Abiapuntu makurretik, ibilbide galzoritsu eta atarramendu maskal.
Lehen aipaturiko lurralde horiek Nabarraren barnean egon ziren, gero Gaztelak bortxaz atzemanak eta ebatsiak, eta azken finean, denboraren poderioz, behin errotik napartasunaren sendimendua birrindu eta gero, zeharo espainoleztatuak. Aspaldiko gauzak direla eta lekuz kanpokoa dela esaten dutenei errespetu osoz erantzungo nieke perspektibaz azter dezatela lurraldetasunari buruzko orain arteko lorpenak edo aurrerapausoak (honatx Trebiño eta Truzios eredu, gehi abertzaleen arteko liskarrak eta zatiketak ).
Gure ideologia ahulduz eta kikilduz doan heinean, indartuz eta harroagotuz arerioarena. Izan garenetik hasi, ukan genuena, bortxaz ebatsirikoa, eskatu ez, exijitu behar da duintasunez, ozenki eta irmoki errespeta gaitzaten.
Datxikagun tinko gure napartasunari eta orobat gure euskaltasunari, ez gaiten uzkur, ez herabe. Aldarrika dezagun bildurrik gabe gure lurraldea, bere osotasunean.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu hauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago: OnartuCookie politika
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.