Orhipean parke tematikoa: euskal kultura plazaratuko duen ekimena

Nabarraldek eta Txoria txori egitasmoak elkarlean antolatutako ekimena aurkeztu dute Durangoko Plateruena kafe antzokian: Orhipean, Euskararen Herria plazaz plaza parke tematikoa. Euskal Herriko beste hainbat herritara ere eraman asmotan diren ekimenak Durangoko Landako Erakustazokan izango du estreinaldia datorren larunbatean eta igandean: hitzaldiak, errezitaldiak, film emanaldiak, musika, literatura… «Antzerako ekimen asko egin izan dira, baina ez gure herrian, nortasunean, historian edo gugan zentratuta; eremu hori landu nahi dugu modu ludikoan» azpimarratu du Angel Rekalde Nabarraldeko kideak.

Iñigo Gallartzagoitia Txoria txori egitasmoko kideak azaldu duenez, «azoka bat antolatzea ez da aitzindaria, baina edukia beste era batera aurkezten dugu eta hor dago berritasuna». Landako Erakustazokako espazioa «komunikaziorako gune bat bilakatu nahi dugu». Zer komunikatzeko, ordea? «Orhi mendi mitikoaren azpian dagoen herriaren kultura, hizkuntza eta nortasun kolektiboa».

Egitarauari erreparatuta, arlo eta ildo askotako ekitaldiak aurki daitezke. Larunbat goizean, esaterako, Asturias, Galizia, Nafarroa eta Paisos Catalans-eko artisautza postuak egongo dira. «Paisos Catalans diogu eta Nafarroa diogu azpikontzientziak landu nahi ditugulako eta horretagatik estaturik gabeko nazioen izenak eta identifikazioak erabiltzen ditugu». Eguerdian Orhiko xoria, Orhin laket izeneko antzezlana eskainiko dute eta, ondoren, Bentazaharreko mutiko alaiak taldeak euskal kantu tradizionalak abestuko ditu.

Domekan, besteak beste, 1512 Nafarroaren konkista hitzaldia emango du Angel Rekaldek: «Urte bi barru 500 urte beteko dira Nafarroa konkistatu zutenetik. Instituzioek montaje handia prestatuko dute Nafarroako Erresuma Gaztelakoari gehitu zitzaiola esango dutenak; hori eufemisno soila da inbasioa estaltzeko».

Ekitaldi guztiak azokan ipiniko duten pantaila erraldoi baten bidez ere jarraitu ahalko dira.

Zurruntasunetik ihesi

Antolatzaileek esanetan, «askok ez dute gure herriko altxor historikoa, kulturala… ezagutzen». Hori guztia plazaratzea dute helburu «baina modu ludikoan, kulturaren jaia izan dadila nahi dugu», azpimarratu dute. Horretarako jateko postuak egongo dira (Galiziako olagarroa, Euskal Herriko taloa…) eta baita artisautza erakustaldiak ere.

Gainera, gaztetxoei begira Pottoka gunea antolatu dute: haurrentzako eta gaztetxoentzako jolas parkea, alegia. Landako Erakustazokako txoko batean ludoteka erraldoia atonduko dute; jumping ikuskizuna, F1 simuladorea eta Wii gunea egongo dira, besteak beste. Horrez gainera, egun bietan tren turistikoa ibiliko da Durangoko kaleetan zehar. Jolas parkea larunbatean eta igandean ez ezik ostiralean ere zabalduko dute, 10:30etik aurrera.

Ekimena Euskal Herriko beste herri batzuetara eramatea dute helburu: «Hainbat herritan aurkeztu dugu proposamena eta harrera oso onn izan du». Hala ere, nahiago izan dute interesatuta dauden herrien izenik oraindik ez aipatu: «Asmoa az da herriz herri modu berean antolatzea.Herriko elkarteak eta eragileak ekimenean txertatzea da helburua eta partaidetza bultzatzea».

http://www.anboto.org

 

Orhipean parke kulturala gaur zabalduko da landako gunean

Orhipean parke tematikoa irekiko da gaurtik igandera bitartean Durangoko Landako Gunean. Parkeak artisautzako produktuen eta nekazaritzako elikagaien merkatu baten egitura izango du, eta balio erantsi nagusia kulturarekin lotutako eskaintza izango da. Eskaintza haurrei, gazteei eta helduei zuzenduta dago eta sarrera doakoa izango da.

Jarduerak larunbatean eta igandea antolatu eta euskaraz egingo dira Kulturgunea izeneko espazioan. Espazio honetan parte-har-tzaileek kultur ondarea ezagutzen eta identifikatzen ikasiko dute arte eszenikoen, plastikoen, literaturaren, kultura aniztasunaren, zinemagintzako lengoaiaren, historiaren eta musikaren bitartez.

Kulturgunea espazioak proiektuaren edukiak publiko mota guztiari hurbiltzeko beharrezkoak diren baliabide teknologiko guztiak izango ditu. Ekitaldi nagusia Kukubiltxo taldearen Orhiko xoria, Orhin laket antzezlana izango da, larunbatean, 12.30etan.

 

Orhipean parke tematikoa, Euskal Herria plazarik plaza

Orhipean parke tematikoa da, Euskal Herriko lehen parke tematiko mugikorra. Batetik bestera ibiliko dana, herriz herri. Aurkeztu, asteburu honetan aurkeztuko da Durangoko azoka egiten dan gunean. Txoria txori elkarteak Nabarraldegaz batera abiatutako proiektua da, eta besteak beste Larrabetzuko Kukubiltxo antzerki taldeak be, parte hartuko deu ekimenean.

Orhipean

Euskal Herriko beste hainbat herritara ere eraman asmotan diren ekimenak Durangoko Landako Erakustazokan izango du estreinaldia datorren zapatuan eta domekan: hitzaldiak, errezitaldiak, film emanaldiak, musika, literatura… “Antzerako ekimen asko egin izan dira, baina ez gure herrian, nortasunean, historian edo gugan zentratuta; eremu hori landu nahi dugu modu ludikoan” azpimarratu zuen Durangoko aurkezpenean Angel Rekalde Nabarraldeko kideak.

{youtube}bii9mZEeLbw{/youtube}