Michael Hudson ekonomialariak honela irudikatzen du produkzio/kontsumoaren gehi gobernuaren gehi FIRE delakoaren bateratasuna ekonomian .
a) Lehen etapa
Irudi honen bidez hauxe ikus daiteke: Fluxu zirkularrak produkzioa, kontsumoa eta inbertsio berria lotzen ditu. Enplegatzaileak mozkinak jasotzen dituzte, geroago kapital ondasunetan inbertitzeko; beraiek beren enplegatuei ordaintzen diete, zeintzuek beren errenta gastatzen baitute berek produzitzen dituzten ondasunak erosteko.
b) Bigarren etapa
Produkzioa eta kontsumoa ekonomiaren zati bat besterik ez dira. Izan ere, gobernuek zergak eta kuotak biltzen ditu, gero gastatzeko. Batzuetan gobernuek aurrekontu superabitak dauzkate (gobernuaren aurrezteko modua): horiek ekonomiaren gastatzeko bidetik errenta kentzen dute.
Baina askotan gobernuek gastatzeko ahalmena injektatzen dute ekonomian aurrekontu defiziten bitartez (defizit horiek finantzatzen dira zorretan jartzen).
c) Gaurko etapa
Irudi honen bidez hauxe esan daiteke: FIRE sektorea (hots, Finance, Insurance eta Real Estate) ekonomian sartu denetik, aurrezkiak beste modu batez inbertitzen dira, ez baitira erabiltzen inbertso ukigarri zuzenean. Ondorioz, kapital irabaziak eta irabazi korronteak bereizi behar dira .
Krisi finantzarioa eta ziklo ekonomikoak
Ekonomiak ez dira hazten geometrikoki. Haien hazkunde tipikoa S kurba batena da, ziklo ekonomikoa pixka bat gutxitzen joanez. Aurrezkien eta zorren hazkunde esponentziala ekonomia erreala baino handiagoa da. Interes-tasak gutxitzen ez badira, zor-zamak errenta desbideratuko du ondasun eta zerbitzuetan gastatzetik, ekonomia beherantz bultzatuz (ikus 1. irudia).
1. Irudia: Zor osoaren hazkundeak ziklo ekonomikoa gutxitzen du
Beste aldetik, 2. irudian ziklo ekonomikoa eta krisi finantzarioaren modeloa ikus daitezke .
2. Irudia: Krisi finantzarioaren modeloa eta ziklo ekonomikoa
Oin- oharrak:
1- Ikus M. Hudson-en «Saving, asset-price inflation, and debt-induced deflation», in R. Wray and M. Forstater (ed.) (2006) Money, Financial Instability and Stabilization Policy.
2- Ikus FIRE: sua ote?:
http://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/fire-sua-ote-1.
3- Ikus http://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/fire-sua-ote-3.
4- Ikus http://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/sua-fire-ote-3-burbuila-finantzarioak eta http://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/finantza-kapitalismoa-eta-burbuila-ekonomia.
31.12.2008