Getariaren Sustraiak: Aste tematikoa 2209

Getariaren Sustraiak taldearen ekimenez, eta Nabarralderen laguntzaz, aste tematikoa egiten ari dira Getarian.

GetariaAurten, 2009. urte honetan, gogora ekartzen ari dira alderdi ofizialetik Gaztelako Alfontso VIIIak Getariari forua eman izanaren zortzi mende betetzen direla; baina hori eztabaidagarria da. Noizkoa da Getariako hiribildua? Zer gertatu zen 1200. urtean? Zer nolako eragina izan zuen gure lurretan, gure mundu sinbolikoan? Zein da ondorioz gure egungo errealitatea eta etorkizuna?

Antolatu diren ekintzekin ikuspegi osoa eta kritikoa jaso nahi dute, historiaren inguruko hausnarketa eginez.

Honela, iragan larunbatean, abuztuaren 29an, aurkezpen ekitaldia eta solasaldia izan zen Udaleko pleno aretoan:

GETARIA ETA EUSKAL HERRIKO HISTORIA. Igandean berriz, Altxorraren bilaketa haurrentzat.

Oraino badira ekitaldiak egiteke, hona esteka eta berri oro:

http://www.getariarensustraiak.org/

EGITARAUA

Erakusketa Getaria eta Euskal Herriko historiaren inguruan Gure Txeruren lokalean (irailaren 5a arte).

Astelehenetik ostiralera: 18:00 – 21:00

Larunbat eta igandetan: 11:00 – 14:00 / 18:00 – 21:00

Irailak 3, Osteguna:
19:00tan: Power Point bidezko aurkezpena: Euskara historian zehar.

Irailak 4, Ostirala:
19:00tan: Dokumental emanaldia: NAFARROAKO GAZTELUAK.

Irailak 5, Larunbata:
12:00tan: Trikipoteoa
13:30tan: Bertso bazkari tematikoa jubilatuen elkartean
Ondoren kantuak, kale giroa,….

Aste honen antolakuntzan, honako eragile hauen laguntza garrantzitsua jaso da:

  • Nabarralde
  • Getariako Udala
  • Saiaz Getaria Hotela