Nafarroa osoaren batasuna aldarrikatuko dute Ausa-Gaztelun

Tolosaldeko nafartarrak

Nafarroa osoaren batasuna aldarrikatuko dute Ausa-Gaztelun

Mendi martxa maiatzaren 20an

20 de Mayo: marcha montañera

Tolosaldeko nafartarrak sustatuta «Euskal Herri osoak Europako Nafar Estatua berreskuratzeko duen zilegitasuna» aldarrikatuko dute Gipuzkoako Ausa-Gaztelun. Aldarrikapen hori egiteko mendi martxa antolatu dute maiatzaren 20an. Larraitzen bildu eta Txindoki aurrean dagoen eta hain ezaguna ez den 904 metroko mendixka igoko dute. Bertako gazteluaren aztarnak bisitatu, Nafarroako bandera ipini eta komunikatu bat irakurriko dute.

Egitaraua

– 10:00 Larraitzeko aparkalekuan.

– Ongi etorria (trikitilariak alaitua)

– 10:30 Ausa-Gaztelura abiatzea.

– 12:00 Tontorrean bildu.

– 12:00 – 12:30: Bandera zutitzea gazteluan.

– Txistu, aurreskua eta Nafarroako Gorteen ereserkia

– Komunikatua irakurtzea

– 13:30 – 14:00 Larraitzen bildu berriro eta Abaltzisketako Zalbide sagardotegira bazkaltzera abiatu.

– Trikitilari, txistulari, bertsolari, eta beste izango dira egunean zehar.

Ausa-Gazteluko gaina leku sinbolikoa da Nafar Estatuaren historian, Erresumaren eki eta mendebaldea lotzen zituen bidexken zaintza-gune hau 1200eko konkistaren ondoren ere nafar instituzio legitimoen esku izan baitzen. Gaztelarren inbasioa baino hamarkada bat lehenago, Nafar erresuma egungo Santanderko Kastroraino zabaltzen zen. Honela adierazten du Britainiar Museoan dagoen 1190eko dokumentuak: «Jakina da Hispania arteko lur guztia Ingalaterrako erregearena dela; Oiarsouna izeneko porturaino zeinak banatzen du Ingalaterrako eta Nafarroako erregeen muga» Iparraldea ingelesen esku zegoen, «Eta Nafarroako erregearen lurra Oiarsouna portuan hasi eta Kastro-raino iristen da, non Nafarroako eta Gaztelako lurrak banatzen diren» (Enrike II.a Plantageneten «Division of kingdons of Navarre and Spain, 1177.eko laudoa).

Hala eta guztiz ere, oroitzapen historikoak erreibindikatzea baino haratagoko helburua du mendi martxa honek. Hain zuzen ere, Europar Batasunean Euskal Herriari nazio moduan eta beronen adierazpide nagusia izan behar duen Nafar Estatuari zor zaion begirunea aldarrikatzea.

Tolosaldeko antolatzaileek nafarzale guztiak deitu dituzte ekitaldi honetan parte hartzera. Gainera, eskertuko dute Nafarroako banderak eramatea eta lagunarteko bazkarirako maiatzaren 17a baino lehenago deitzea. Tel: 607 111 202

eztabaidagunea berria egunkaria eztabaida diario de noticias de navarra eztabaidak euskalherria.com foros de Radio Euskadi rebelión medio independiente web Indymedia Euskal Herria

Tolosaldeko nafartarrak

En Ausa-Gaztelu se reivindicará la unidad de toda Navarra

20 de Mayo: marcha montañera

Tolosaldeko Nafartarrak convoca una subida al antiguo castillo de Ausa-Gaztelu. Se trata de reivindicar «La legitimidad de toda Euskal Herria para promulgar el Estado Europeo de Navarra». Se celebrará en forma de marcha montañera el día 20 de Mayo. El punto de inicio se ha situado en Larraitz, con la intención de ascender a Ausa-Gaztelu (frente al Txindoki), monte de 904 metros de altitud, para visitar las ruinas del castillo medieval. Allí se izará la bandera de Navarra y se leerá un comunicado.

Programa:

– 10:00 Concentración en el parking de Larraitz.

– Bienvenida acompañada de trikitilaris

– 10:30 Subida a Ausa-Gaztelu.

– 12:00 Concentración en la cumbre.

– 12:00 – 12:30: Acto e izada de la bandera en el castillo.

– Txistu, aurresku y se cantará el hinmo de las Cortes de Navarra.

– Lectura del comunicado.

– 13:30 – 14:00 Bajada a Larraitz y comida en la sidrería Zalbide de Abaltzisketa.

– Durante los actos actuarán trikitilariak, txistulariak, bertsolariak, etc.

El castillo de Ausa-Gaztelu ocupa un lugar simbólico en la historia del Estado Navarro, puesto que esta atalaya controlaba el paso natural que unía la parte Este con la Oeste del legitimo reino de Navarra aún después de la conquista en el 1200. Una década antes de la ocupación castellana el Reino de Navarra se extendía hasta los limites de la hoy Castro Urdiales. Así lo atestigua el documento de 1990 conservado en el museo Británico: «Es sabido que toda la tierra hasta Hispania es propiedad del rey de Inglaterra, hasta el puerto denominado Oiarsouna, donde se dividen las fronteras entre el Rey de Inglaterra y el de Navarra» En aquel entonces, toda la zona de Iparralde se encontaba en poder de los ingleses, «… y las fronteras del Rey de Navarra comienzan el dicho puerto de Oiarsouna y llegan hasta Castro, donde se dividen y comienzan las tierras de Castilla». (Laudo promulgado por Enrike II.a Plantageneten en 1177 «Division of kingdons of Navarre and Spain»).

Así y todo, el acto reivindicativo va mas allá de recordar un periodo histórico concreto. Se quiere promulgar la legitimidad que tiene Euskal Herria como nación para que en Europa se reconozca y respete al Estado Navarro como expresión legitima de todos sus ciudadanos.

Los organizadores llaman a todos los simpatizantes a participar en los actos. Además, agradecen que durante la marcha se porten banderas de Navarra y también que se reserven los tiques de la comida antes del 17 de Mayo en el teléfono: 607 111 202