Zuzenbide Piriniarraren jardunaldia Auritzen

KOMUNALAK ETA FAZERIAK PIRINIOETAN

ZUZENBIDE PIRINIARRA

Auritz/Burguete

Zuzenbide Piriniarra harreman sozial, juridiko, politiko eta administratiboen ikuskera berezia da, gure euskal gizartean garatu dena. Ohiturazko oinarria eta berezko erakunde-arkitektura izanik, herrialdeko hainbat jarduera eta adierazpenen ardatza izan da, hala nola, Kontzejuaren sistema, auzolana, herrilurrak, herentziei buruzko legeria edo kooperatiben ezarpen sendoa.

Pirinioetako mendietako herri-lurretan, adibidez, mendeetan zehar, lurra ustiatu eta aprobetxatu ahal izan da kolektibitatearen mesedetan, tradizio juridiko horrek berezkoa duen jabetza- eta erabilera-erregimena ulertzeko modu berezi batean. Historiaren inguruabarrek lurraldearen zatiketa eragin dute estatuen arteko nazioarteko muga baten ondorioz, eta, hala ere, komunalak ondasun kolektibo gisa errotzeak aukera eman du bi aldeetako biztanleek lurra erabili eta ustiatzeko, ohiturari jarraiki, nazioarteko legeen gainetik dauden tokiko hitzarmenen eta akordioen arabera.

Hala, Zuzenbide Piriniarrak arazo zehatzak konpontzeko eredu bat eskaintzen du, ikuspegi pragmatikotik, herrialdeko jendearen pentsamoldean eta tradizioetan oinarritua, estatu arteko egoera horietan, itunean, ondasun komunean eta ohituretan oinarritutako eredu bat, mugaz gaindiko beste lankidetza harreman batzuetarako baliagarria izan daitekeena, eta merezi duena aztertzea.

Jardunaldi honetan, gure geografian sakontzen duten inguruko herri edo haranen jabetza eta kudeaketa-eredu partekatuak aztertuko ditugu. Entzia edo Aralarko partzuergoetatik Garazi eta Zuberoako sindikatuetara, Erron eta Alduden, Garazi-Aezkoa edo Erronkari-Baretous larre-akordioetara. Gure herri eta bailarek, gaur egun, beren aferak kudeatzen jarraitzen dute, banaketa eta muga administratiboen gainetik. Muga horiek kanpoko inguruabarren mende daude, eta ez dituzte aintzat hartzen berezko formulen ekintza, adostasun eta proiekzio aukerak.

Era berean, erakunde horiek historian zehar izan zituzten eragin juridiko, ekonomiko, kultural, linguistiko eta sozialak aztertuko ditugu, etengabe berritzen ari den ondare gisa hartzeko aukera ematen baitigute.

Sinposio bat egitea proposatzen dugu, informazio eta zabaltze jardunaldi bat, Auritz/Burgueteko eta Arnegiko (Akitania) udalek antolatuta, bestelako erakunde kulturalen laguntzarekin: Nabarralde Fundazioa (Nafarroa), Hernani Errotzen (Gipuzkoa), Martin Ttipia (Araba) eta Zabalik Elkartea (Donapaleu, Nafarroa Beherea). Pandemiaren etenaldiaren ondoren, mugaren bi aldeetako erakundeen arteko lankidetza-loturak eta sinergiak osatzeko balioko duen jarduera izango da.

 

EGITARAUA

Abuztuaren 22tik 28ra

ERAKUSKETA: “Pirinioak ardatz. Hizkuntza, kultura, legeak eta erakundeak”

 

Abuztuak 22 (astelehena), 19:00

HITZALDIA, Beñi Agirre: “Pirinioak ardatz. Hizkuntza, kultura, legeak eta erakundeak” erakusketaren aurkezpena. 

 

Abuztuak 24 (asteazkena), 19:00

HITZALDIA, Javier Ayape: “Expolio actual del comunal: el ejemplo de Cáseda”.

 

Abuztuak 26 (ostirala), 18:00

BISITA GIDATUA, Oihane Mendizabal: Zalduako indusketak.

 

Abuztuak 27 (larunbata)

JARDUNALDIA

9:00 Harrera, akreditazioak eta materialaren banaketa             

09:30-09:40. Kongresuaren irekiera. Josepe Irigarai (alkatea) 

09:40-10:00 Mikel Irujo: Europa Batasuneko mugazgaindiko politika, eta Nafarroari irkitzen zaizkion aukerak 

10:00-10:30 Patxi Zabaleta: Komunalak eta auzolana. Mugaz gaindiko partzuergoak

10:30-11:00 Jaume Renyer: La propiedad de la tierra en el Pirineo y su aprovechamiento transfronterizo 

11:00-11:30 Iñigo Larramendi: Parzonerías, facerías y otras figuras de la montaña vasconavarra

Atsedenaldia eta kafea

12:00-12:30 Jose Francisco Alenza, Fernando Martínez: Las cañadas reales, un bien de dominio público 

12:30-13:00 Jose Etxegoien, Jean Bernard Oillarburu: Aezkoa eta Garaziko larreen kudeaketa / La gestión de los pastos de Aezkoa y Garazi

13:00-14:00 MAHAINGURUA: Fazerien abantailak eta eztabaidak. Josepe Irigarai (Auritz), Jose Etxegoien (Aezkoa) eta Joseba Otondo (Baztan)

Bazkaria

16:30-17:30 Dantza ikuskizuna: Garaztarrak: Baxenafarreko dantzak 

17:30-18:00 Kongresuaren amaiera

JARDUNALDIRAKO IZEN-EMATEA, HEMEN