Zuzenbide piriniarra, aski gutxi ezagutzen dugun kontzeptu bat dugu. Bai kontzeptua, datuak eta inguratzen zuten errealitatea ezagutzera emateko eta sakontzeko helburuarekin, 2016an, Zuzenbide Piriniarraren inguruko jardunaldi bat antolatu genuen Agurainen (Gasteiz). Baskoien gizartearen oinarri nagusi izan zen Zuzenbide Piriniarraren oinarriak eta ezaugarri nagusiak definitu genituen bertan, baita gaur egun arte iraun duten adierazpideak aztertu ere. Izan ere, Zuzenbide Piriniarraren gainean eraikitzen dira Foruak, baita hainbat estatutako erakundeak ere (Nafarroakoak, Aragoikoak, Andorrakoak); hala nola auzolana edota komunaletan oinarritutako jabego eta ustiaketa kolektiboa ere.
Aurten ere ildo beretik jarraituko dugu, martxoaren 29an eta 30ean Azpeitian ospatuko dugun jardunaldi interesgarri batekin. Jatorria eta sustraiak kontutan hartuta, gaur egungo gizartean zuzenbide piriniar hark duen eragina izango dugu mintzagai. Hitzaldiez gain, mahai-inguru eta eztabaidarako tartea ere izanen dugu, gai nagusi bezala euskara eta parte-hartze politikoa izango dutenak. Izen-ematea dagoeneko irekita daukazue Nabarralderen webgunean, informazio eta xehetasun guztiekin batera.
Gure historiaren adierazpen eta ekimen askok ere bertan dute jatorria, ikastolen mugimenduaren baitako kooperatibismoa, esaterako. Hartara, Zuzenbide Piriniarrak gure kolektibo nafarraren aktibitate sozio-ekonomikoaren, administrazio formulen, politika ereduen eta mugimendu kulturalen ardatz nagusia izaten jarraitu du. Agurainen parte hartu zuten hizlariek egindako ekarpenekin, liburu bat argitaratu genuen, Zuzenbide Piriniarra, historia eta kultura ezagutzeko ezinbesteko lana.
Azpeitian ospatuko dugun saioan, bestelako ikuspegi batean oinarrituko gara. Izan ere, Zuzenbide horren pean bizitzeko, lan egiteko, harremantzeko eta erabakitzeko modu zehatzak existitzen dira, azken finean, mundua ulertzeko modu bat. Kultura politikoaz ari gara. Iraganean exisititu bazen, ondare horrek bizirik jarraitzen duela baieztatu dezakegu? Zertarako balioko liguke mundua ulertzeko modu zehatz horrek gaur egun? Etorkizunerako baliagarriak izan daitezken tresnak eskaintzen dizkigu?
Iraganera begiratzea baino, etorkizunean jarriko dugu mira Zuzenbide Piriniarraren bigarren jardunaldi honetan.
(IZEN-EMATEA ITXITA DAGO)
EGITARAUA
MARTXOAK 29, ostirala
19:00-19:30 IREKIERA: Eneko Etxeberria, Tasio Agerre
19:30-21:00 INAUGURAZIO SAIOA: Jose Luis Orella Unzue eta Jaume Renyer. Moderatzailea: Luis Mª Mtz. Garate
MARTXOAK 30, larunbata
09:00–09:30 AKREDITAZIOAK
09:30 – 10:00 Euskal emakumeak historian eta Zuzenbide Piriniarrean. Amaia Nausia
10:00–10:30 Konstituzioaren eta Zuzenbide-Estatuaren aldeko aldarri instituzionalak, Asisko Urmeneta.
10:30–11:00 Raíces del derecho pirenaico en la ideología carlista, Fernando Sánchez Aranaz.
11:00–11:30 ATSEDENA
11:30–12:00 Kooperatibak, pentsamoldea, antolakuntza… Mikel Lezamiz.
12:00–12:30 Euskera en la historia, Peio Monteano.
12:30–14:00 MAHAI-INGURUA: Euskera: euskaldunen habitus herritarra, geroaren gakoa. Iñaki Etxezarreta, Eneko Bidegain eta Idoia Arrieta. Moderatzailea: Urko Aristi.
14:00-16:00 BAZKARIA
16:00–16:30 Gaztetxeak, Hodei Mendinueta.
16:30–17:00 Parte hartzearen tradizioa gaur egun, Izaro Gorostidi.
17:00–17:30. KOMUNIKAZIOAK: Ferran Armengol, Koldo Alaña Arrinda (Batzarraren filosofia gaur egungo herrigintzan).
17:30–19:00. MAHAI-INGURUA: Herriaren erabakimena eta partehartzea. Xubane Iza, Maite Azpiazu eta Xabier Gantzarain. Moderatzailea: Izaro Gorostidi
19:00– 19:15 ONDORIOAK ETA ITXIERA
INFORMAZIO OSOA DESKARGATU (PDF)