Lagun agurgarria:
NABARRALDEn gure memoria kolektiboa berreskuratzeko eta ezagutzeko ahaleginean urte asko daramatzagu. Ahanzturaren aitzinean gertatutakoak ikasi baino ez dugu, egungo egoerara ailegatzeko.
Gure historiaren kontzientziak, bai eta talde ondarearen beste forma batzuek ere, nor garen esanen digu, egungo errealitatean bizi ditugun arazoetako asko nondik datozen ulertzen lagunduko digu, eta etorkizunari elkarrekin ekiteko orduan gure erreferenteak zeintzuk diren argi ikusten ahalbidetuko digu.
Guretzako, nafar Estatuko hiritarren baldintza politikoa bete-betean berreskuratzea gure oinarrizko eskubide demokratikoa da, nahitaezkoa gainerako eskubideak modu egokian gauzatzeko. Gizakiaren zein gizataldearen presentzia esan nahi du honek munduko kultur, hizkuntza eta ekonomiaren alorrean.
NABARRALDE, honela, ikerketa-proiektu gisa eraikitzen da, ezagutza, sustapena, bilgunea… eta funtsezko helburua du, hain justu, kulturaren, historiaren eta gizatalde gisa eratzen gaituen guztiaren zabalkunde handiena egitea.
NABARRALDE tresnaren beharraz uste osoa dugu, eta haren sorkuntzan unibertsitate, enpresa eta lanbide ugaritako hainbat pertsonak hartzen du parte. Baina honelako proiektu bat ez da bideragarria gizartearen babes zabalik gabe. Zure laguntza behar dugu, bai ikerketa moduan, esku-hartze moduan… baita sustatze soilarekin ere. Oinarri ekonomiko sendoak askatasuna eta indarra ematen du lan egiteko.
Jarraian fitxa bat duzu atxikirik, nahiko bazenu, bete eta bidaltzeko. NABARRALDEko helbidea erabil horretarako, edo telefonoz deitu. Sustatzaile eginez gero, gure materiala jasoko duzu (Kazeta hilabetekaria, Haria buletina, bestelakorik) hori baita NABARRALDEren eta sustatzaileen arteko lotura eta harremana.
Mila esker
Tasio Agerre
Nabarraldeko Lehendakaria.