Zabalzaren omenezko murala egin zuen Nestor Otaño grafitigilearen lan bat, munduko hamargarren hoberena

Altzako San Martzial plazan dago Mikelen Txokoa. (Argazkia: Nerea Lizarralde)

Street Art Cities plataformak egiten duen sailkapenean, munduko hamargarren postua lortu du Nestor Otaño pasaitarrak. Bere lanak Donostian ikus daitezke, besteak beste, Altzako Mikel Zabalzaren omenezko murala, Paco Yoldi gimnasioan, Añorgako mendeurreneko muralak eta Arrobitxuloko bolatokian.

Irutxuloko Hitza