Adiskideok: gaur, igandea, Iruña-Veleiara bisita gidatu alternatiboa egin dutenak ezusteko negargarri batekin aurkitu dira. Harresiak «kontsolidatzeko» aitzakiarekin, aztarnategiko zuzendariek egundoko txikizioa egin dute harresien inguruan hondeamakinarekin. Bisitari batzuek honela deskribatu dute ikusitakoa:
«Arabako Aldundiak harresia nabarmendu nahi du, turismo erakargarri. Beste guztiak ez dio axola».
«Gainbegirada batean zeramika, hezurrak, burnizko iltzea, ikatza. Guzti hori eskonbreran eta eskabadorak zabaldutako lubakian beste hainbeste».
«Noiz arte jarraituko dute, dataziorik egin ez eta, gainera, suntsitzen?».
«Gure patrimonioa suntsitzen ari dira artaburu hauek».
Grabatu ere egin dute ikusitakoa. Whatsapez jaso ditudanez, irudiak jaso nahi izanez gero zuen telefonoak eskatzeko idazten dizuet. Milesker.
Oharra: ona izango litzateke zuek zeuen begiz egiaztatzea.
Naiz