Nafarroako Gobernuak abiarazi dituen euskararen sustapenerako eta herritarren hizkuntza-aukeraren araberako bazterketaren kontrako politiken aurka deitu den manifestaldiaren harira, behean sinatzen dugunok adierazten dugu:
Giza Eskubideen Europako Hitzarmena errespetatzeko printzipioarekin bat egiten dugula, hizkuntza hautuaren araberako bazterketa debekatzen duena. Inor ez litzateke “lingua navarroruma”, izan Nafarroa Garaikoa zen zein Beherekoa, erabiltzeagatik baztertuta sentitu beharko. Gure nortasunaren oinarrizko zeinua da eta, hau gabe, Nafarroako errelatoa hutsala litzateke, beste interesen mende geratuz.
Euskara izan dela, mendez-mende, jazarpena jasan behar izan duena, izan hau azalekoa edo isilpekoa. Jendartearen agerian gelditu den errepresioa, edo nabarmenak ez izanagatik ere emaitza bera bilatzen zituzten erasoak. Gure hizkuntza ezabatzeko saiakerak hamaika izan diren arren, hizlarien borondatez eta indarrez XXI. mendera bizirik iritsi dela.
Gaztelerarekiko zein frantzesarekiko fobiarik ez dugula sentitzen adierazten dugu. Gure kulturaren osagarri direla sinisten dugu, are gehiago, euskaldun guztiek dakigu dugu gaztelera edo frantsesa, eta askok, hiru hizkuntza edo gehiago. Ez genuke onartuko, hartara, edozein hizkuntza lege, lan arlo edo jendartearen bazterketaren biktima izatea.
Administrazioan -erakunde publikoak protestaren hartzaile diren neurrian- euskara hitz egin, ikasi edo erabiltzea sustatuko duten edozein politika edo neurrirekin bat egin dugula eta egingo dugula, errespetu osoz eta euskaldunen eta euskara ezagutzen ez duten horien arteko begikotasunez. Argi eta garbi esanez, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenak horretaz hitz egiten duela, eskubideez, hizkuntzaren erabilera eta ezagutza babesteaz. Denok daukagu gure herriko hizkuntza erabiltzeko eskubidea eta inork ezin digu ukatu.
Laburbilduz, jarrera hipokrita iruditzen zaigula, asmo txarreko pertsona eta elkarteek, gure herrialdeko hizkuntzaren berreskurapenaren aldeko neurrien kontrako manifestaldi bat deitzea, historikoki euskararen garapen naturalaren kontrako debeku eta trabak jartzen aritu diren bitartean.
Herritar guztiak, erakundeak eta edonolako elkarte eta taldeak euskararen ikasketa eta erabileraren alde jartzera deitzen ditugu, etorkizuneko belaunaldiak jendarte bidezko eta anitzago batean bizi ahal izan daitezen.
Nafarroako euskararen sustapen eta erabileraren kontrako manifestaldiaren antolatzaile eta sustatzaileei, deialdia bertan behera uzteko eskatzen diegu, defendatzen dituztela dioten eskubide horien kontra doan heinean.
MANIFESTUAREKIN BAT EGIN NAHI DUT
MANIFESTUAREKIN BAT EGIN DUTEN HERRITARRAK (azken eguneraketa, 05/28, 10:50, 13317 sinadura)
SINATZAILEAK:
Marian Pérez Lamana Mikel Sorauren Tasio Agerre Rita Aginaga Armendaritz Víctor Manuel Egia Astibia Humberto Astibia Patrizia Lorente Jose Mari Blanzako Sesma Luis Mª Martínez Garate Beñi Agirre Patxi Zabaleta Carlos Arellano - Corella Carlos Guillen - Fustiñana Jesús Jimenez - Alesbes Eva Calleja - Fiteroko zinegotzia Maria Cariñena - Cintruenigoko zinegotzia Miguel Goitiandia - Corellako zinegotzia Cesar Alba - Corteseko zinegotzia Juanma Fernandez - Alesbeseko zinegotzia Joseba Asiron Pascual Larumbe José Miguel Martínez Urmeneta Josu Sorauren Adela Izal Ruiz Arantzazu Amezaga Juan A. Urbeltz Angel Rekalde Iñaki Egaña Iñaki Idigoras Juan Martin Elexpuru Maritxu Goikoetxea Mirari Bereziartua Elena Berazadi Larrea Ganix Larratxe Turi González Fernando Sánchez Aranaz Julen Rekondo Daniel Innerarity Jesús Perez de Viñaspre Iñaki Almandoz Txema Landa Iñaki Uriarte Palacios Antton Soroa Jose Mari Esparza Beatriz Burguete Bingen Amadoz