Pirinioetako mendialdearen inguruko jardunaldia, irailaren 25ean Auritzen

Auritzeko Udaletxeak eta Nabarralde Fundazioak ‘Pirinioetako mendialdea. Kultura eta identitatea’ jardunaldia antolatu dute, Nafarroa Garaia eta Behe Nafarroaren arteko lotura historikoa, kulturala eta identitarioa azpimarratzeko eta sendotzeko asmoarekin.

“Pirinioetako mendialdea beti izan da elkargune”, azaldu du Josepe Irigarai Auritzeko alkateak. “Nahiz eta historiaren gorabeherek estatuen arteko muga bat marraztu duten mendikatean zehar, eta lurralde-hausturarako erabili duten, kontua da mendi-hegalen bi aldeetan bizi den biztanleria, akordioek, ahaidetasunak, ohiturek, hizkuntzak eta kultura-tradizioak lotu dutela. Mugak banatzen du, mendiak batzen du”.

Jardunaldi nagusia irailaren 25ean ospatuko da Auritzeko Kultur Etxean. Bertan gai desberdinak jorratuko dituzten adituak bilduko dira, jorratuko den eremuaren inguruko memoria leku eta gertakarien errepasoa egin eta hausnarketarako tartea zabaltzeko. Aurretiko izen-ematea beharrezkoa da eta 10 euroko prezioa dauka.

“Pirinioetako mendialdea Nafarroan nortasun eta presentzia handiena duen eskualde historikoetako bat” dela azpimarratu du Angel Rekalde, Nabarraldeko kideak. Hala, jardunaldian bertako leku sinbolikoak eta memoria lekuak berreskuratuko dira: artzaintza, Zaldua-Iturissa erromatar garaiko aztarnategia, Done Jakue bidea, Orreaga, Pirinioetako bunkerrak, ikastolen hezkuntza-eredua, euskara edo kontrabandoa izanen dira landuko diren gaietako batzuk. 

Halaber, jardunaldiaren hurrengo egunean (irailak 26, igandea) bisita gidatu bat ospatuko da Auritzeko bunkerren historia ezagutzeko. Jardunaldiaren xehetasunak eta egitarau osoa gure webgunean aurkitu dezakezue, baita izena emateko azalpenak ere.

 

JARDUNALDI NAGUSIKO EGITARAUA

Irailaren 25ean, Auritzeko Kultur Etxean

09:00 // Harrera, akreditazioak eta materialaren banaketa

09:30-10:00 // Kongresuaren irekiera: Ana Ollo (ohorezko gonbidatua), Josepe Irigarai (alkatea)

10:00-10:30 // Juan Mari Martinez Txoperena (Aranzadi): Iturissa: erromatarren aztarnategia” 

10:30-11:00 // Koldo Zuazo: “Euskara, Pirineoetako hizkuntza, etorkizunari begira”

11:00-11:30 // Koldo Villalba-Alberto Campo: “Los bunkers del Pirineo, cultura de guerra en la frontera”

Atsedenaldia eta kafea

12:00-12:30 // Xabier Irujo: “Errozabal. Memoria eta ondarea: Orreagako bataila, erresumaren jatorria” 

12:30-13:00 // Peio Iraizoz: Las estelas discoideas, tesoro cultural

13:00-13:30 // Anabel Elizondo (Luzaide-Arnegiko ikastola): “Euskera eta hezkuntza amankomunean” 

13:30-14:00 // Beñi Agirre: “Erakusketa. Nafarroako Habitat historikoa”

Bazkaria

16:30-17:30 // Ortzadar taldearen dantza ikuskizuna: Nafarroa Behereko dantzak eta Luzaideko bolanteak

17:30-18:00 // Kongresuaren amaiera

 

IGANDEA, IRAILAK, 26

10:00-13:00    Bisita gidatua: Iturisa-Zaldua: erromatarren aztarnategia

 

IZEN-EMATEA, HEMEN*

 

*IZEN-EMATEA: 10,00 EURO

 

AKTIBITATE KULTURALAK

Irailaren 22an, Auritzeko Kultur Etxean

Memoria Lekuak sailaren dokumental emanaldia:

Atxorrotxeko gaztelua, denboraren talaiatik

Beloaga, memoriaren behatokia

Arantzazu, harriz herri