Sinposioa: Ondarea, paisaia eta globalizazioa

Nabarralde Fundazioak eta Iturralde ikerketa elkarteak, Globalizazioak gure Ondarearengan daukan eraginen inguruko sinposio bat antolatu dute. Ondarea kontzeptuaren baitan, gai anitzak biltzen dira: kultura, memoria, paisaia, lurraldea eta bestelakoak.

2015 eta 2016 urteetan ere, Nabarraldek eta Iturraldek ondarearen inguruko sinposio sendoak antolatu zituzten aurreko urteetan (Ondare Industriala, 2015ean; eta Ondarea eta Paisaia, 2016an), betiere bestelako entitateen laguntzarekin (Vianako Printzea Erakundea, Iruñeko Udaleko Kultura saila, Caja Navarra Fundazioa). Ekitaldi hauetan, Nafarroako ondare industrialaren, ondareen balio materialaren eta inmaterialaren, paisaiaren balio kolektiboaren, hiriaren eraikuntzaren eta bizi kalitatearen inguruan hausnartu zuten parte hartzaileek, besteak beste.

Hirugarren sinposio honetan Globalizazioaren hipotesitik abiatzen gara, giza geografia osoan (ingurugiroan, ekonomian, zientzian, hedabideetan, politikan) hedatzen den joera horrek eskaintzen dituen alde onak baloratuz (mugen irekitzea, teknologia aurrerapenak, kulturartekotasuna eta ezagutzea forma berriak), baina ondorio kaltegarriak eta egoera kezkagarriak ere azpimarratuz.

Hala, adibidez, teknologia berriek eta ekoizpen eredu berriek gure industria paisaia aldatu egin dute erabat eta industria tradizionala garatu duten eta gaur egun guztiz baztertuta eta abandonatuta dauden eraikin horiekin zer egin hausnartzera bultzatzen gaituzte. Hildo beretik, bestelako gai eta eremuekin lotutako galderen inguruan hausnartzeko parada eskainiko da: Nola eragiten du globalizazioak euskararen normalizazio prozesuan? Zein da ingurgiroaren gain daukan eragina? Eta, batez ere: Nola transmititzen gara mundu gero eta globalizatuago honetan?

 

PROGRAMA_OSOA

botonidentidad