“Nafarroaren independentziaren defentsa: Amaiur” zikloa

Azaroak 5, larunbata

10:00etan Sutegiko auditoriumean

Nola aurkeztu espainiarrak ez ziren nafarrak, espainolak izan nahi ez zutenak, eta, baxenabartarrak bezala, sekula espainolak izango ez zirenak.

10:00etan Idoia Arrieta. Hitzaldia: “Gure memoriaren une lausoak: XVI. mendeko geopolitikaren oharrak”

Lan honek XVI. Mendeko geopolitikaren gainbegirada bi gertaeratatik abiatuta aztertu nahi du: Magallaes-Elkano mundubira eta Nafarroaren konkista.

11:00etan Pello Monteano. Hitzaldia: “Velaz, Amaiurko kapitaina”

Jaime Velazen (1475-1522) biografia zoragarria, espainiar konkistaren aurkako nafar erresistentzia inork ez bezala pertsonifikatu zuen kapitaina. Borrokalari nekaezina, leialtasunak eta ohoreak tokia zuen bere baitan. Dena -etxaldea, familia eta bere bizitza- sakrifikatu zuen nafar izaten jarraitzeagatik.

12:00etan Atsedenaldia

12:30etat¡k – 14:00etara Mahai-ingurua. Iñaki Idigoras, Ainara Artetxe, Iñigo Larramendi eta Rafa Santxez.

Antolatzailea: Nafartarrak Taldea.

Laguntzaileak: Usurbilgo Udala eta Nabarralde Fundazioa

Sarrera: doan. Gonbidapenak: usurbilkutura.eus