Nafarroako Estatua. Euskal Eskola Nazionala Ikastola

 

Baionakobn-1

Baionakobn-2

HIZLARIA: MIRARI BEREZIARTUA
NON: BAIONAN;  MANU ROBLES ARANGIZ ARETOAN
NOIZ:APIRILAK 27AN
ORDUA: 20:30ETAN
MAIATZAK 18AN
IRITZI POLITIKORAKO TALDEA

EUSKALHERRIA/ NAFAR ESTATUAREN EUSKALESKOLANAZIONALA: IKASTOLA
Euskal herritarrok, gure identitatea bermatzeko, Nafar Estatu bezala Europan genuen erabakimena berresku-
ratu behar dugu; indar militarrez kendu zitzaigun erabakimen hori, eta gaur, gure herria konkistatuta eta okupatu-
ta dugu. Hala ere, garenaren kontzientzia bizirik dirau hirugarren milurtekoan.

Gerra irabazleek idazten dute galtzaileen historia, bigarren aldiz galtzaile bihurtu nahian. Baina gure herriak
memorian gorde du geure nortasuna. Geure memoriaren haritik historia jarraitzeak, Europari eta mundu osoari
adierazteko aukera ematen digu, aldarrikatzen dugun estatua ez dela egoera berri bat, baizik eta historikoki izan
dugun erabakimena errekuperatzea dela. Europara begira, une honetan erabakietan partaide izateko ez dagoela
estatua izatearen beharrik, estatuak direnak bakarrik defendatzen dute.

Euskal Herriak, herri guztiak bezalaxe, hezkuntza zerbitzua antolatu  beharra dauka transmisioa eta garapena-
ren bitartez bere nortasuna bermatzeko lurralde osoan. Beste herrietan, estatuak betetzen du eginkizun hori; herri
bakoitzaren nortasuna estatuak lantzen du egunero. Hezkuntza, nazio-identitatearen esparruan tratatzen hasteak,
Estatu planteamendua egin beharra suposatzen du, norbere erabakiak bakarrik bermatzen duelako nortasuna; bai
gizabanakoarena eta baita herriarena ere.

Euskal Eskola Nazionalik gabe, euskal hedabiderik gabe, euskal erakunderik gabe, eta, hitz batean, euskal
botererik gabe, herri bezala dagokigun nortasun kolektiboaren garapenik ez dugu eskuratuko.
Era berean, Estatua lortzen dugun bitartean, ikastola proiektuaren bermerako, daukagun erabakimenaz balia-
tzea ezinbestekoa da. Eta horretan titular bezala konprometiturik dabiltzanei, aitortza, esker ona eta begirunea zor
diegu.

Gogoan izan behar du herri honekin konprometiturik dagoen edonork, aldameneko estatuek herri honi bere
egitura politiko guztiak indarkeriaz kendu ondoren, herriak berak sortutako sarea dela ikastola, herriak bere oso-
tasunean egitura politiko propioa eskuratzen duen bitartean euskalduntasunaren bermea eskutik daramana.

ESTATUEN SISTEMAOFIZIALEN SAREAK: PUBLIKO / PRIBATUA.
HORIEN PARALELOAGEUREA: IKASTOLA

Badago hainbat jende, hezkuntza sistema, gestio ikuspegi hutsetik begiratzeko joera duena, zerbitzu publiko
baten definizio hutsean geldituz. Galdera da, non dago zerbitzu publiko horren erabaki gunea? Estatuan.
“Publikoa”, estatuak edo bere oinordeko erakundeek, haren baimenarekin erabakitakoa da.

Subiranoak diren herrietan, “publikoa”, “bertakoa”rekin, “propioa”rekin, “guztiona”rekin lotzen da. Ez ordea
“pribatua”; hau, ez da “bertakoa”, ez da “propioa”, “batzuena” da. Baina herri bat okupatuta dagoenean, gurea
kasu, “publiko” terminoa ezin da lotu “bertakoa”rekin. Guztiz kontrakoa da; espainiarrak eta frantziarrak indarrez
inposatutakoa da. Espainiaren eta Frantziaren sistemak “publikoa” eta “pribatua”, biak ala biak,  beraien identita-
tea lortzeko xedearekin egituratu dituzte.

Euskal Herrian ditugun  hiru Administrazioak, auzoko bi Estatuenak dira. Haien erabakimenean daude eta
beraien identitateak bermatzea dute helburu, gurea ezabatzearekin batera. Horregatik, gure Estatua berreskuratzen
ez dugun artean, gurea den guztia geure erabakimenean izaten ahalegindu behar dugu; geure eskutik.

Gaur egun, ikastola kontzeptua “publikoa” eta “pribatua” hitzez laguntzeak, estatu egitura indarrez kendu
zigutenen estatuen sare bihurtzea suposatzen du.

1993an, publifikazioan, Autonomi Erkidegoa eta Euskal Herria berdindu zituzten. EAEko Gobernua hezkun-
tza sistemaren bermatzaile azaltzen zen, Euskal Herri osoaren hezkuntza sistemaren bermatzaile gisa. Beraz, zer-
tarako segi ikastolak aurrera ateratzen, EAEko Administrazioak berak hobeto bermatuko zuen eta etorkizuna? Zer
nahi dute alderdi politiko abertzaleek euskal hezkuntzarekiko, arbola espainiarraren eta frantziarraren euskal ada-
rra izatea? –hori baita edozer publifikaziok adierazten duena gaur egun– ala, guk bezala, euskal arbola izatea nahi
dute, ikastola sortu zeneko helburuari eutsiz?

Zenbaiten asmoa,  aldameneko estatuen baimenarekin, euren sisteman euskara sartzea da. Ikastolaren asmoa
aldiz, euskalduntasunari eskola egitea. Horregatik du Euskal Herriak bere eskola, ikastola, eta hauek dira, ikasto-
la proiektua, beste guztietatik bereizten duten ezaugarriak:

Euskal identitatea (euskalduntasuna) xedetzat izatea, lurraldetasun osoa aintzakotzat hartzea, eta  ikastolako
proiektu horren bermerako, estatu propiorik ezean, familien titulartasun erabakiarekin proiektua bermatzea:
Euskalduntasuna, lurraldetasuna eta  titulartasuna.