Nabarraldek umoreari eskainitako Haria aldizkaria argitaratu berri du: umorearen erabilera arma politiko gisa; txantxak, estereotipoak, autoestimuari erasoak… gurean ere isla du umorearen erabilera honek, gure buruaz barre egitea sanoa denaren aitzakiapean. Baina Charlie Hebdo aldizkari satirikoaren aurkako atentatuak umorearen indarra eta botere eta politikarekin duen harremana eztabaidagai bihurtu du. Mahai inguru honetan gai hauei buruzko hausnarketa egingo da:
EGUNA: APIRILAK 29, ASTEAZKENA
LEKUA: ZALDIKO MALDIKO (Ansoleaga kalea 9-11, Iruñea)
ORDUA: 19.00
PARTE-HARTZAILEAK:
– Asisko Urmeneta (marrazkilaria)
– Uxoa Anduaga (soziologian doktorea)
– Angel Rekalde (soziologian doktorea, Nabarraldeko zuzendaria)
– Olaia Aldaz (Nabarraldeko editorea)