Luis L(e)izarraga kapitaina (1473-1521)

Luis L(e)izarraga kapitaina (1473-1521)

Nafarroako askatasunaren indarra Sakanan

Juan Luis Larraza Lakunza idazle etxarriarrak idatzitako eta Nabarraldek argitaratutako “LUIS L(E)IZARRAGA Kapitaina (1473-1521)” euskarazko eleberriak orain arte erabat ezezaguna zen pertsonaia historiko honen bizitza eta  gorabeherak kontatzen ditu. Nafar askatasunaren aldeko borroketan parte hartu zuen, 1512an hasi zen konkistari jarraitu zizkioten urteteetan, eta nafar erresistentziaren ordezkari nagusia izan zen Sakanan. Kontakizunean zehar, bere bizitza pertsonala eta militarreko hainbat pasadizo azaltzen dira, beti ere modu fikzionatuan, Nafarroako Errege Artxiboan jasotako berri urriak oinarritzat hartuta.

Juan Luis Larranza Lakunza Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendaria izan zen 1977 eta 1991 urteen bitartean, eta gero Zangotzako ikastolan lanean aritu zen, jubilatu zen arte. 2017an “Bidea Eginez” izenarekin Ikastolen historia zehatza kaleratu zuen, eta 2023an bere lehen eleberria, “Bernoa” izenekoa, non Nafarroaren historiari heldu zion.

Liburua martxoaren 26an Etxarri Aranatzeko Kultur Etxean aurkeztu zen. Apirilean zehar, Sakanako beste herri batzuetan aurkeztuko da, eta liburua salgai egongo da soilik aurkezpen horietan bertan, Altsasuko “Arkatz” liburudendan, Etxarriko “Kaxeta” liburudendan eta Iruñeko Karrikiri elkartean. Maiatzean ere, Iruñean eta Gasteizen aurkeztuko da, maiatzaren 7an eta 9an, eta salgai jarriko dugu gure web orrialdean eta Elkarren. Ondorengo hilabeteetan, Euskal Herri osoko hainbat herri eta azokatan aurkeztuko dugu.

Prezioa: 20 €

Orrialde kopurua: 400

ISBN: 978-84-09-69587-4

La novela en euskera “LUIS L(E)IZARRAGA Kapitaina (1473-1521)”, escrita por el escritor etxarriarra Juan Luis Larraza Lakunza y editada por Nabarralde, cuenta la vida y  enredos de este personaje histórico, hasta ahora prácticamente desconocido, que luchó por la independencia del Reino de Navarra durante los años que siguieron a la conquista iniciada en 1512. Fue el principal representante de la resistencia navarra en la comarca de la Barranca (Sakana, en euskera). En el transcurso de la novela se cuentan, en forma de ficción, pasajes y hechos de su vida, tanto personales como militares, con base en la poca documentación hallada sobre el mismo en los Archivos Reales de Navarra.

Juan Luis Larranza Lakuntza fue Director de la Federación de Ikastolas de Navarra entre 1977 y 1991, para pasar después a trabajar en la ikastola de Sangüesa hasta su jubilación. En 2017, bajo el título “Bidea Eginez”, publicó una historia detallada de las Ikastolas, y en 2023 su primera novela, “Bernoa”, con la cual se sumergió en la historia de Navarra.

El libro se presentó en la Casa de Cultura de Etxarri Aranatz el 26 de marzo. A lo largo del mes de abril, se harán presentaciones en varias localidades de Sakana, y el libro estará a la venta únicamente en esas presentaciones, y en las librerías “Arkatz” de Altsasu, “Kaxeta” de Etxarri. y Karrikiri Elkartea de Iruñea. En el mes de mayo se presentará también en Pamplona y Vitoria (7 y 9 de mayo), y lo pondremos a la venta en nuestra web y en Elkar. En los meses siguientes lo presentaremos en diferentes pueblos y ferias de toda Euskal Herria.

Precio: 20 €

Nº de páginas: 400

ISBN: 978-84-09-69587-4