Euskal Herriko historia ikastaroa berriz martxan
“Historia ez da errepikatzen, berea ezagutzen ez duenaren buruan ez bada” – Khalib Gibran (1883-1931). Asko dira historia ez ezagutzearen arriskuak: historia errepikatzekoa, akats berberean bigarrenez, hirugarrenez ala laugarrenez eroriz. Edo eta historia aldatzeko, desitxuratzeko edo asmatzeko arriskua. Herri batek bere iraganaren jabe izan behar du, bere historiaren irakurketa propioa egin behar du, bere burua besteen artean kokatzeko.
Nabarraldek Euskal Herriko Historia online ikastaroa jarri zuen martxan 2013an, Euskal Herriaren garapenaren narrazio koherente eta jarraitu bat eskaintzeko asmoz. Historiaren irakurketa Euskal Herria eta Nafarroa erreferentzi gisa hartuz egitea da ikastaro honen berezitasuna. Gure iraganeko gertakari historikoak Espainiar edo Frantziar historiaren pasarte gisa baino, gure herriaren egoera gauzatu duten mugarriak bezala aztertuz.
Jardun honetan Nafarroako Ikastolen Elkartea izan du lagun Nabarraldek, eta haiei esker aurten ikastaroa homologatua izan da eta 9 kreditu jasoko ditu ikasleak. Iaz izan zuen harrera ona ikusita, urrian hasiko da bigarren edizioa, eta bertan Historiaurrea eta Erromanizazioa, Orreagako gatazka eta Iruñeko erresumaren sorrera, 1200eko lurralde zatiketa, 1512ko Nafarroaren konkista, karlistadak, Frantziar Iraultza edo 1936ko gerra aztertuko dira besteak beste.
Urriaren 1a eta abenduaren 17a bitartean egingo da ikastaroa, eta matrikulazio epea jada zabalik da. Nabarraldeko sustatzaileek eta Nafarroako Ikastolen Elkarteko irakasleek 100 euroko matrikula ordaindu beharko dute, eta gainontzekoek 150 eurokoa. Informazio oro www.nabarralde.com web gunean aurkituko duzue.
Iruñea, izanaren hondamendia
Iruñeko ondarearen aurka egin diren ekintzak ditu aztergai hilabete honetan Kazetarekin batera banatu dizuegun dokumentalak. Gaztelu Plazako aparkalekua eta bertako aztarnategiaren suntsiketa, Euskal Jai pilotalekuaren eraisketa, Nafarroako errege-erreginen berritze eta desitxuratzea… ekintza hauek eta beste batzuk hari leun eta zorrotz batek lotuak dira: Iruñeko euskal nortasuna adierazten duen oro ezabatzeko tema. Sustatzaileei 6 euro pasako zaie kontutik dokumentalaren truke. Norbaitek ez badu dokumentala jaso nahi, jar zaitezte gurekin harremanetan 948 211057 telefonoan.
Kazetaren diseinu berria
Ikasturte berri honetan, Kazeta aldizkaria diseinu berrituarekin datorkigu. Kazeta erakargarriago, argiago eta freskoago egin nahi izan dugu eta espero dugu gustuko izango duzuela.
- Angel Rekalde: “Cuando la crisis económica y social golpea, parece que lo primero de lo que prescindimos es del pensamiento”
- Luis Mª Mtz Garate: Nestor
- Tasio Agerre: Nestor hil da
- Juan A. Urbeltz: Nestor Basterretxea, in memoria
- Alots Gezuraga: Mentiras, grandes mentiras y balanzas fiscales
- Luis Mª Mtz Garate: Independencia y relato
- Aranzazu Ametzaga: Pregón. Batalla de Noain
- Gemà Capdevilla: La identidad, nola ideología, nueve el mundo
- Joan Francesc Mira: De políticos y pecados
- Ane Ablanedo: Min ematen dit herriak
- Beñi Agirre: Donostia: Europako hiriburu euskaldunena
- Angel Rekalde: El prestigio de España quedaría en evidencia