Kazeta 81


Emakumeak historian

Emakumeek ez dute historia idatzi, eta historiak emakumeak isilarazi eta ezkutatu ditu denbora luzez

Emakumeek ez dute historia idatzi, eta historiak emakumeak isilarazi eta ezkutatu ditu denbora luzez. Baina gure herrian presentzia garrantzitsua izan dute, pertsonaia interesgarri ugari aurki ditzakegu gure iraganeko pasartetan. Horiei eskaini die Nabarraldek Haria aldizkariaren azken zenbakia, “Emakumeak historian. Las mujeres de Vasconia, Navarra, Euskal Herria”. Oneka, Alava sareko emakumeak, Comète sarekoak, Toda, Juana III edo Angulemako Margarita erreginak, Catalina Erauso, Sarako deportatuak, Zugarramurdiko sorginak… talde heterogeneo honek badu zerbait komunean: emakumezko guzti hauek gure historiaren parte izan dira modu batera ala bestera: batzuk modu erabakigarrian, beste batzuk zeharka, batzuk beraien etorkizuna beren gain hartuz, beste batzuk herria gobernatuz, beste zenbait zigor eta diziplinamenduen biktima gisa.  
Hau izango da Durangoko azokan aurkeztuko dugun ekoizpen berrietako bat, eta Kazeta honekin batera bidaltzen dizueguna. Kalitatezko argitalpena, 20 idazleen sinadurekin osatua. Honekin batera 2013 honetako ekoizpen berriak eramango ditugu Euskal Liburu eta Disko azokara. Berritasunetako bat Haria bildumaren eskaintza da, lehenengo aletik azken honetaraino, USB euskarrian. Baliabide hau oso erabilgarria izan daiteke erakunde eta liburutegientzat, hala nola publiko zabalarentzat. Jadanik agortuak dauden aleak eta ale berriak, guztiak jasoko dira produktu honetan.
“Elogio de la Toscana” liburuak Angel Rekaldek azken 10 urtetan idatzitako testu bilduma jasotzen du. Ondarea, identitatea, talde kontzientzia eta antzeko kontzeptuei buruzko hausnarketa kritiko eta zorrotza eskaintzen da bertan, Nabarraldek azken urteotan eginiko lanaren haritik. Fernando Sánchez de Aranazen “La batalla de Vitoria” argitalpenak aldiz, gertakari haren erradiografia aurkezten du: protagonistak (Wellington dukea, Napoleon Bonaparte, Jose Bonaparte, Miguel Ricardo de Álava…), eszenatokia, testuingurua, garaia…
1813ko Donostiaren erreketaren karietara argitaratutako dokumentala ere, Donostia 1813, izango dugu salgai Durangon. Dagoeneko oso harrera ona izan du produktu honek, eta Berria eta Noticias de Gipuzkoa egunkariekin banatu da, baina azokan ere publikoaren arreta piztuko duela ziur gaude.
Ekoizpen berriak beraz, urteroko euskal kulturaren hitzorduak markatzen digun erritmora argitaratuak.


  • Nabarralde: Elkarrizketa: Angel Rekalde
  • Tasio Agerre: Nabarralde Saria
  • Victor Moreno: Nafarroa Oinez – Tutera 2013. Una epopeya inacabada
  • Mikel Sorauren: Guerra y paz
  • Txente Rekondo: Las dificultades del proceso de paz entre Filipinas y el pueblo moro
  • Eduardo Galeano: Yo no celebro genocidios
  • Antonio Monegal: El sentido de la cultura
  • Ana Telletxea: Geldialdi eskatua
  • Beñi Agirre: Nabarralde Saria, ongi merezia
  • Nabarralde: Foro de debate Joan Coromines

Kazeta 81 (PDF)