Kazeta 72

Durangorako material berria

2012 honetan 3 argitalpen dira nabarmen: “Orrega 778 – 824” DVD-a, Mikel Soraurenen “Navarra: teoría del Estado” eta Euskal Herriko historialarien III. biltzarreko Akta Liburua

72_Editorial

Nabarralde herri bezala eratzen gaituen ondarearen berreskuratze lanean diharduen taldea da. Euskara, kultura, usadioak, paisaia, artea, oroimen historikoa… batzen gaituzten elementuak dira. Historikoki Estatu propio baten jabe izan diren nazioek ez bezala, gureak akulturazio prozesu luzea jasan du, eta ondorioz batzen gaituzten erreferente horiek ez dira egoera normalizatu batean aurkitzen. Alegia, herri bezala ez dugu argi nor garen edo zer garen. Zentzu honetan, 1512ko Nafarroaren konkistaren urteurrenaren harira egindako lana inflexio puntu bat izan da. Euskal gizarteak bere gain hartu du gure iraganaren errelatoaren ardura eta horren erakusgarri dira urtean zehar egindako ekitaldiak.

Zeregin honen baitan kokatzen da ere Nabarralderen urteko ekoizpena, Durangoko azokan aurkeztuko dena. 2012 honetan 3 argitalpen dira nabarmen: “Orrega 778 – 824” DVD-a, Mikel Soraurenen “Navarra: teoría del Estado” eta Euskal Herriko historialarien III. biltzarreko Akta Liburua. Lehenengoak gure oroimen historikoan giltzarri den beste gertaera bat du hizpide: Orreagako gatazkak. 778an Karlomagnoren armadak sekulako erasoa jasan zuen Orreagatik igarotzen zelarik. Asko dira gertaera hari buruz asmatutako legendak: artzainak zirela, sarrazenoak zirela… “La Chanson de Roland” poema epikoak ere narratzen du bataila hura. Baina lan honetan, mito eta asmakizunetatik haraindi, 778 eta 824 urte bitartean Orreagan bizi ziren gertakizunen azterketa egin nahi izan da, euskaldunon ikuspegitik. Beste batzuetan egin dugun bezala, sustatzaile guztiei Kazeta honekin batera bidaltzen dizuegu lan hau, kuotatik 6 euro kobratuko zaizkizuelarik.

Nafar Estatuaren teorizazioan dagoen hutsunea betetzera dator Mikel Soraurenen lana.

XVII eta XVIII. mende bitartean osatu ziren Europan Estatuei buruzko teoria gehienak; ordurako baina, Nafarroak bere subiranotasuna galdu zuen. Liburu honetan, nafar Estatuaren berezitasun juridiko politikoak azpimarratzen ditu Soraurenek, eta Nafarroaren konfigurazio politikoa eragin zuen prozesu historikoaren azterketa aurkezten da.

Eta ildo beretik jarraituz, aurten ospatu zen Euskal Herriko historialarien III. biltzarraren akta liburua prestatu du Nabarraldek Txertoarekin ko-edizioan. “1512. Konkistaren Ondorioak” izenburupean, Koldo Zuazok, Jean Louis Davantek eta Iñaki Lasak Nafarroaren konkistak euskararen galeran izan zuen eraginaz arituko dira, Floren Aoiz, Beñi Agirre eta Luis Mª Mtz Garate gaizkileen mugaz eta lurralde zatiketaz, Pello Guerra Nafarroako gazteluen suntsiketaz, eta José Luis Orella, Víctor Herrero, Estíbaliz Gonzalez Dios, eta Lourdes Soria Sesé beste batzuen artean, nafar Estatuaren desegiteari buruz.

Non Nahi taldearen diskoa
Kazeta honekin batera Non Nahi  talde nafarraren azken diskoa banatuko zaie sustatzaileei. Non Nahi taldeak egin digun oparia da disko hau, eta bertan 7 abesti aurkituko dituzue, horien artean ekainaren 16an Iruñean ospatutako martxa nazionalari eskainitakoa. Lerro hauetatik gure eskerrik beroena Non Nahi taldekoei.

Nabarralde saria

Como otros años, Nabarralde quiere festejar la fecha de Nafarroa Eguna y Euskara Eguna con el homenaje a una persona o entidad que haya destacado en la defensa de nuestra cultura. En esta ocasión, ya que nos hallamos en el 500 aniversario de la invasión del Estado navarro, la elección adquiere un cierto sentido militante, de lucha en condiciones difíciles y adversas.

Si una comarca navarra ha descollado por este carácter de resistencia ha sido la Ribera. Tudela fue la última ciudad en rendirse en los tiempos de la conquista. Pero sin irnos a la épica del siglo XVI, también en el 36 la represión más cruel se cebó en las poblaciones riberas. Al margen de fechas concretas, es una zona en la que el trabajo por el país (en la cultura, la conciencia nacional, el esfuerzo de organización…) se viene realizando en unas condiciones más difíciles que en ningún otro lugar.

Por este motivo la elección del Nabarralde saria se dirige este año a la Peña Beterri de Tudela, una agrupación que durante varias generaciones ha dinamizado esta tarea en un entorno difícil, de frontera. Con su compromiso con la cultura vasca, su impulso a la ikastola de Tudela, sus fiestas, la organización anual del Olentzero, etc., personifica esa voluntad de lucha y de trabajo allá donde la presión contraria es más abierta.

El día 3 de diciembre una delegación de Nabarralde celebrará en Tudela la entrega de la makila que este año ha ido de mano en mano en etapas previas como la concentración de Noain y la Marcha Nacional del 16 de junio, con Nafarroa Bizirik, que reunió a decenas de miles de personas para reivindicar que Navarra sigue viva. El 3 de diciembre tenemos una cita en Tudela. Estamos todos invitados.

  • Tasio Agerre: “La cultura del país, a pesar de ser muy eficiente, es muy práctica”
  • Nabarralde: Nabarralde Bikoiztuz
  • Tasio Agerre (presidente de Nabarralde): Si te ocultan el pasado, te roban el futuro
  • Luis María Martínez Garate: Navarra, Estado y nación
  • Joseba Asiron: III Congreso de Historiadores de Navarra
  • Pako Aristi (Berria): Zuei, Kataluniaren euskal miresleoi
  • Ferran Requejo (ARA): El mundo, un engaño convincente
  • Aitzol Altuna: Orígenes de las Juntas y Fueros de Bizkaia
  • Ana Telletxea: Nortasuna edo marketinaren arrakasta
  • Beñi Agirre: Abenduaren 3a, Nafarroaren eta euskararen eguna
  • Angel Rekalde: Orreaga 778-824

 

Nabarralde Kazeta 72 PDF

 

[issuu width=420 height=297 backgroundColor=%23222222 documentId=121212074738-7fd59de27f8946d6a9a9617d10f09656 name=web72 username=nabarralde tag=kazeta unit=px v=2]