Noain 2012 Martxa Nazionalarekin bat
Noain 2012 subiranotasunaren defentsaren sinbolo izateaz gain, berezko Estatua berreskuratzeko nahia bizirik dagoenaren adierazle da
Ohartu orduko ekainaren bueltan gaude berriz ere, eta gainean dugu azken aldian hitzetik hortzera darabilgun hitzordua: Noaingo martxa alegia. Urtero bezala antolaketa lanetan murgildurik gaude – martxa, ekitaldia, Azpilagañako gunea, martxa nazionala…. – , baina urte esanguratsu honetan esanahi bereziarekin janzten da Noaingo ekitaldia.
Gaztelako armadak Nafarroa inbaditu zuenetik 500 urte pasa diren honetan, ezinbesteko dugu gogora ekartzea ekintza hark nafarren artean eragin zuen erresistentzia. Halabeharrez, ahalegin honetan kokatzen dira Oliten, Tafallan, Lizarran, Iruñean, Tuteran eta beste hainbat lekutan eman ziren altxamenduak, erresuma berreskuratzeko saiakera ezberdinak eta nola ez, Noaingo bataila. Noain 2012 beraz, subiranotasunaren defentsaren sinbolo izateaz gain, berezko Estatua berreskuratzeko nahia bizirik dagoenaren adierazle ere bada.
Goizeko 10.00etan Getzen izango dugu topagunea. Iruñea hegoaldean kokatua, bertara heltzeko AP15-a hartu eta Noain eta Zizur artean dagoen Ezkirotzeko bidegurutzean, Ezkiro-tzeko errepidea hartu behar da. Ge-tzetik Ulibarrenaren monumenturantz egingo dugu Noaingo batailan eroritakoei lore eskaintza eta omenaldi xumea egiteko. Urtero bezala, makila gidari (aurten Mikel Sorauren Nabarraldeko kideak eramango du makila) handik ekingo diogu martxari.
Azpilagaña auzora heltzerakoan erraldoien konpartsek, gaiteroek eta zanpantzarrek ongi etorria egingo diote martxari. Aurten Nabarral-dek bazkari herrikoia antolatuko ez duen arren, Azpilagañako gunean txosnak eta bazkaltzeko lekuak egongo dira, eta baita umeentzako barrakak, fanfarreak, batukada saioa… eta era guztietako ekitaldiak. Arratsaldeko 4.30ean berriz ere, atseden hartuta, Iruñeko autobus geltokirantz abiatuko gara, bertan hasiko den Martxa Nazionalarekin bat egiteko.
Ekainak 16 Nafarroa Bizirik
Baliabide guztiak beraz martxan ditugu egun osoko egitarau honi aurre egiteko. Horretarako, ekainaren 1ean prentsaurreko bat egingo dugu Azpilagañan, Jai Batzordea eta Nafarroa Bizirik ekimena lagun, martxaren xehetasunen berri emateko. Bestelako informazio oro gure web orrian aurki dezakezue: http://www. nafarroa.biz/noain.
Hainbat herritan Nabarraldeko sustatzaileek autobusak antolatu dituzte Noainera goizetik etorri eta Iruñean eguna emateko. Lerro hauetatik gure eskerrik beroena adierazi nahi dizuegu, eta oraindik animatu ez zaretenoi zuen lagun koadrila, elkartea, familia eta abarrekin batera ekainaren 16an Ge-tzen gurekin bat egin dezazuen gonbidatzen zaituztegu.
Plazo de inscripción
La 3ª edición del Congreso de Historiadores de Navarra de este año, culminación de los congresos de Viana y Oñati, se centrará en el tema de las consecuencias de la conquista de 1512. En efecto, la invasión del duque de Alba, que inició la llamada guerra de Navarra, no se cerró en aquel episodio de la historia. Las secuelas de aquella agresión se prolongaron durante los años y los siglos posteriores, e incluso en ciertos aspectos llegaron hasta nuestros días.
Algunas de estas consecuencias dan ocasión para congresos específicos. No esperamos agotar estos temas, pero sí intentaremos abordarlos para dejar constancia de los mismos. Así, la represión y retroceso de la lengua vasca, dentro del proceso de aculturación, se estudiará en Arrasate-Mondragón el día 7 de septiembre. La llamada Frontera de Malhechores tendrá su lugar en la sesión congresual de Leitza, el 8 de septiembre. La destrucción de los castillos que defendían Navarra se tratarán en la sesión del día 14 de septiembre en Agoitz. Y los días 15 y 16 de ese mes se celebrará en el Planetario de Pamplona la sesión de cierre, con el resto de temas (Inquisición, expolio, desmantelamiento institucional del reino…).
Dada la arquitectura del congreso, los participantes se podrán inscribir en cada sesión parcial (Arrasate, Leitza, Agoitz, Iruñea) o en la totalidad del mismo. El plazo de inscripción se abre este 1 de junio, y se puede dar el nombre en cada localidad (20 €, las sesiones parciales) o en el congreso integral (60€).
- Nabarralde: Noain 2012
- Elkarrizketak: Oihan Jorajuria (Azpilagañako Jai Batzordea) / Iñigo Uria (Urolakoen Napar Zuzterrak) / Pascual Larunbe (Promotor de Nabarralde)
- Iñaki Egaña: El expolio de Navarra
-
Joxe Manuel Odriozola Mamia eta axala nazio eraikuntzan
- Salvador Cardus I Ros: El espejismo de la certeza
- Angel Rekalde: La memoria de los Intxortas
- Beñi Agirre: Euskal Herria, edo Nafarroa, edo…
- Luis Mª Mtz Garate: Navarra es la patria de los vascos
Nabarralde Kazeta 68.pdf
[issuu width=420 height=297 backgroundColor=%23222222 documentId=120601074201-e74b431b4da84a529a7b7dddef5efade name=web68 username=nabarralde tag=nabarralde unit=px v=2]